Joxe Mari Salaberria Lopetegi
Lezo (Gipuzkoa) (1950)
Biografia
Lezoko Miura baserrian jaioa. Ama bertakoa zuen eta aita Lopenekoa. Zazpi senide ziren. Joxe Marik 22 hilabete zituenean aita hil zitzaien (istripuz, Errenteriko paper lantegian; haren ordez ama hasi zen gero han lanean). Osaba-izebak baserrira joan ziren bizitzera; haiek zazpi seme-alaba izan zituzten, eta 14 neska-mutikoak anai-arreben moduan hazi ziren. Osaba ere paper lantegian zebilen lanean. Baserrian aitona-amonak ere bizi ziren. Amona Errenteriako azokara joaten zen tratuarekin, egunero, astoa lagun hartuta; bilobaren bat ere eramaten zuen laguntzeko, aldiko bat. Eskolara joan aurretik astoarekin esnea Lezoko "letxeroari" eramatea izaten zen umeen beste eginbeharretako bat, aldi batean Joxe Marik ere egin zuena. Herri eskolan ibili zen, eta 14 urterekin Donostian hasi zen harakin ogibidea ikasten, Bretxan. Gero, Lezon ireki zuen harategia. Urte askoren ondoren, Erosle supermerkatua jarri zuen, sozio batzuekin, eta handik hartu zuen erretiroa. Juani Urkizurekin ezkondu zen, eta seme bat izan zuten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEZ-093 | 2018 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria - Irati Lizeaga |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute