Joxe Joakin Sarasua Urkizu

Lezo (Gipuzkoa) (1938)

Biografia

Herriondo auzoko Peliar baserrian jaioa. Hiru urte zituela, kalera joan ziren bizitzera, Juanaenea etxera. Zazpi senidetan bosgarrena. Aita gazterik hil zitzaion eta ez zuen asko ezagutu. Kalean bizi arren, baserrirako joera zuten, aitona eta amona zituzten bertan eta. Lezoko eskola nazionalean ibili zen 13 urtera arte. 14 urterekin lanean hasi zen, lehenbizi, sei hilabetez, Pasaian arrainentzako kutxak josten eta gero Acha lantegian, okumezko taulak egiten. Erretiroa hartu ostean, egurra lantzen hasi zen.

Zintak

KodeaDataProiektua
LEZ-101 2021 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Ama alargun geratu zen zazpi umerekin Bideoaren ikonoa
2 14 urterekin lanera Bideoaren ikonoa
3 Gerraostean ogi falta Bideoaren ikonoa
4 Bertso zaharrak ikasteko zaletasuna Bideoaren ikonoa
5 Eguneroko jakiak: esne-zopak eta babarrunak Bideoaren ikonoa
6 Arreba tifusarekin hilzorian egon zen Bideoaren ikonoa
7 Gaztetako entretenimenduak: futbola, pilota, zinema... Bideoaren ikonoa
8 Baserritar eta kaletarren arteko harremana Bideoaren ikonoa
9 Anaiekin hika eta arrebekin zuka Bideoaren ikonoa
10 Eskolatik irtendakoan, mendira, su-egur bila Bideoaren ikonoa
11 Gerraosteko irakasleen irakasgaiak Bideoaren ikonoa
12 Usotarako zaletasuna; errekan aingiratan Bideoaren ikonoa
13 Koskortutakoan, lagunekin inguruko herrietara Bideoaren ikonoa
14 Nola hasi zen egurra lantzen Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia