Jose Inaxio Lizarazu Irazu
Lezo (Gipuzkoa) (1930-2010)
Biografia
Lezoko Donibanealde bailarako Urruleku baserrian jaio zen Inaxio. Gurasoak Lezokoak ziren; bederatzi anai-arrebatan gazteena zen. Lezoko eskola publikoan hasi zen eskolan eta gero Errenterian Miguel Zozaya irakaslearen eskola partikularrean ibili zen. Mutikoa zela, 8-9 urterekin hanketako paralisi moduko bat izan zuen eta hilabeteak pasa zituen etzanda hanketako mugimenduak oso murriztuta zituela; betiko geratu zitzaion hanketako mugimenduen zailtasuna. Hamalau urterekin kaian zegoen Atxan zerrategian hasi zen lanean bizikletarekin ordainagiriak kobratzen. Pixkanaka administrazio-lanetara pasa zen eta urte asko egin zituen kontu-hartzaile lanetan. Gaztetxo zela soinu txikia erosi zioten gurasoek eta bere kabuz hasi zen jotzen. Gero Lezoko Berasarte maisuarekin solfeoa ikasi eta soinu handia jotzen ikasi zuen. 1954. urtean bere anaia Agustinek Jaizkibel Hiribidean egin zuen etxean jarri ziren bizitzen Urrulloko-Berrin. 1958an ezkondu zen Remigia Intxausperekin eta Urrulloko Berriz jarri ziren bizitzen. Hiru seme-alaba dituzte. Inaxiok argazkiak ateratzeko zaletasuna izan du eta ehunka argazki ditu etxean gordeta.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEZ-013 | 2009 | Euskal Herriko Ahotsak | Edurne Zabala |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute