Guadalupe Salaberria Lopetegi

Lezo (Gipuzkoa) (1918)

Biografia

Lezoko Lopene baserrian jaio zen Guadalupe. Gurasoak Lezokoak zituen, ama Borda baserrikoa eta aita Lopene bertakoa. Sei anai-arrebatan hirugarrena zen. Aitak Pasai Antxoko portuan egiten zuen lan, ikatzarekin. Oso gutxi joan zen eskolara, txikitatik hasita amarekin joaten baitzen Antxora baserriko esnea eta fruta saltzera. Baserriko lurretan harrobia zuten eta Guadalupe han ere aritzen zen lanean, leherketak egiten, harria ateratzen eta garraiatzen. Errenteriako Agustiñarekin ikasi zuen patroiak egiten, oihalak mozten eta josten. Hamasei urterekin Pasai Donibaneko bakailao fabrikan hasi zen lanean, eta ezkondu eta gero ere bertan jarraitu zuen lanean fabrika itxi zen arte. 36ko gerran anaiek soldadu joan behar izan zutenean, berak eta ahizpak aritu behar izan zuten baserriko lan gehienak egiten. 1941ean ezkondu zen Joxe Inziarte lezoarrarekin eta Pasai Antxoko irin-fabrikan, senarrak lan egiten zuen tokian, jarri ziren bizitzen. Bi urtez bizitu ziren han, Lezon Inziarte-Enea izeneko etxea eraiki zuten arte. Geroztik han bizi izan da Guadalupe. Bi seme-alaba izan zituzten.

Zintak

KodeaDataProiektua
LEZ-037 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Otea ekartzera basora
2 Kafesne-zopak jatea eguneko lehen eginkizuna
3 Errekan arropa garbitzen
4 Harrobian lanean "gizonak baino okerrago"
5 Bakailao fabrikan lanean
6 Ez zuen irakurtzen ikasi
7 Pasai Antxora tratuarekin egunero
8 Senargaia esne saltzen ezagutu eta Txikierdin adiskidetu
9 Beldurrez airean, erreketeak sartu zirenean
10 "Baserritarrak aza-txurtenak janda ere egongo dituk"
11 Jostunarekin ika-mikan politikagatik
12 Aitonari ikasitako bertsoa: "Oraindik gaztia da, hogeita sei urte..."
13 "Hamarrak aldera jaikiko da..." bertsoa
14 Konfesatzera joan eta apaizari orduantxe gezurrik handiena esan
15 Zinta moreaz elizan, mutilarekin dantzan egiteagatik
16 Ama buruan teila jarrita kanpora, elizan sartu arte
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia