Fernantxo Intxaurrandieta Aizpurua
Lezo (Gipuzkoa) (1947)
Biografia
Kale Nagusian jaioa, Atzeko Aten. Ama Altzakoa zuen (haren aita Altzako medikua zen) eta aita, berriz, Lezokoa. Arotza zen lanbidez, aitona bezalaxe. Amona (aitaren ama) Agustina Lizarazu andereñoa izan zen (Lezoko kale batek haren izena dauka). Sei senidetan bigarrena izan zen Fernantxo. Herri eskolan ikasi zuen, eta ondoren Donostian ere aritu zen ikasten aldi batez, fraideekin. Ogibide bat ikastea erabaki zuen: harakin ibili zen Errenterian eta Donostian, eta harategia ireki zuen Lezon. Gero, harategia saldu eta Uztarri taberna-jatetxea ireki zuen. Hura saldu eta Sahatsa taberna ipini zuen martxan. Azken urteetan Urkabe jaki enpresan dihardu lanean. Fernantxo hainbat saltsaren perexila da, eta baratza eta artaldea ere izan ditu. Kaletarra izan arren, Lezoko baserritar elkartea sortu zuenetako bat da, Ixkulin elkarteko kide eta herriko hainbat festa eta ekintzaren antolatzailea: erraldoiak, idi demak eta abere erakusketa, besteak beste. Lezoko erraldoietako bat berak eramaten du.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEZ-088 | 2018 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria - Irati Lizeaga | ||
LEZ-089 | 2018 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria - Irati Lizeaga |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute