Bitoriana Artola Agirre
Lezo (Gipuzkoa) (1918-2022)
Biografia
Lezoko Kale Nagusiko Ataundarrenekua deitzen zuten etxean jaio zen, ama, Frantziska Agirre, ataundik etorria baitzen; aita, berriz, Joakin Artola, Errenteriakoa zen. Zortzi seme-alaba izan zituzten eta Bitoriana zen gazteena. Bitorianak bost urte zituenerako anaia zaharrena etxera ezkondu zen eta bost urteko tartearekin jaio zen iloba. Haurra zela hil zitzaien aita eta ama berrogeita hiru urterekin alargun geratu zen. Familia aurrera ateratzeko, txerriak hazten zituzten etxearen atzealdeko zelaian zuten txabolan eta gero Errenteriako plazako harakin bati saltzen zizkioten. Osabak sagardotegia zuen etxepean eta hango giroa oso gustukoa zuen nahiz eta emakumeak ez ziren sagardotegietan ibiltzen. Hamalau urterekin hasi zen lanean Errenteriako betun fabrikan. Gero Alkoholerara aldatu zen eta han ezagutu zuen bere senarra izango zena. Elkarrekin hasi eta hiru urtera ezkondu ziren eta lau seme-alaba izan zituzten. Txikitatik izan ditu ikusmen eta entzumen arazoak; hala ere, haurtzaroko jolasak eta hainbat kanta ilusio bereziarekin gogoratzen ditu, baita osabaren sagardotegian izaten zen giroa ere. Asko gustatu izan zaio irakurtzea nahiz eta ikusmenak ez dion askorik lagundu.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEZ-009 | 2009 | Euskal Herriko Ahotsak | Edurne Zabala |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute