Axun Oiartzabal Sagarzazu
Lezo (Gipuzkoa) (1946)
Biografia
Kale Nagusian jaioa, bi ahizpatan zaharrena zen. Ama Pasai Donibaneko baserri batekoa zuten (baserriko lanetan segitu zuen, hura baitzen gustatzen zitzaiona) eta aita, berriz, Oiartzungoa. Lezoko pirita lantegian ibili zen lanean. 13 urte bete arte herriko eskolan ibili zen Axun, eta ondoren Errenterian hasi zen lanean, inprentan. Ezkontzeko utzi zuen lana. 24 urterekin ezkondu zen, Lezoko Santo Kristo kaleko mutil batekin, eta lau seme-alaba izan zituzten. Historia gustatzen zaio, eta gaztetatik du egunkariak irakurtzeko ohitura. Lezoko ikastolaren sorreran parte hartu zuen, beste guraso askok bezalaxe.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEZ-090 | 2018 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria - Irati Lizeaga | ||
LEZ-091 | 2018 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria - Irati Lizeaga |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute