Arantxa Goia Artola
Lezo (Gipuzkoa) (1940)
Biografia
Lezoko Alaietxe etxean jaioa, Kale Nagusian. Ama Lezokoa zuen eta aita, berriz, Zeraingoa. 11 senidetan laugarrena izan zen, baina lehenego hirurak oso umetan hil zirenez, bera izan da zaharrena. Eskola publikoan ibili zen, 10 urte bete arte: orduan umezain hasi zen; arratsaldean soilik joaten zen eskolara, laboreak egitera. 14 urterekin Errenterian hasi zen lanean, "Fabrika Haundia" deitzen zioten ehun lantegian. Pekin torloju lantegian ere ibili zen aldi batean. 23 urterekin ezkondu zen, auzoko mutil batekin (umetatik ezagutzen zuten elkar): Manuel Olasagastirekin. Senarrak arrandegia zuen, eta hantxe ibili zen lanean Arantxa ere. Arrandegia itxi zutenean, Hondarribian segitu zuten lanean biek, arraina saldu eta erosten. Zazpi seme-alaba izan zituzten. Margari Goia ahizpa ere elkarrizketatuta dago.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEZ-085 | 2018 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria - Irati Lizeaga | ||
LEZ-086 | 2018 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria - Irati Lizeaga |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute