Agustina Pontesta Garmendia
Lezo (Gipuzkoa) (1950)
Biografia
Lezon jaioa, ama bertakoa zuen eta aita jaiotzez oriotarra baina San Pedro bizi izandakoa. Familia abertzalekoa, Agustina ere euskaltzalea da gaztetxotatik. Gaztelaniaz egin zituen oinarrizko ikasketak, Errenteriako moja ikastetxe batean. Euskaraz alfabetatu eta irakasle lanetarako prestatu ondoren, 1969an Lezoko ikastolan hasi zen lanean. 1975ean Pasaia-Lezo Lizeora pasatu zen, badiako ikastola txikiak batu zirenean. 1982tik 1995era Gipuzkoako ikastolen Irakasle Elkartean ibili zen, materialgintzan. EHE taldearen sortzaileetako bat, Oskarbi musika taldekoa izandakoa, idazlea, itzultzailea, filologoa... hainbat sari jaso ditu euskalgintzan egindako lanarengatik. Bake epaile ere izan da. Ezkondua, seme baten ama.
Zintak
| # | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
|---|---|---|---|---|---|
| LEZ-118 | 2025 | Badiako ikastola txikiak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute





