Lesaka (Nafarroa)

Ikastolako lehenbiziko promozioak

Ikastolako lehenbiziko promozioak Berako ikastola legalizatu baino lehen, bertze ikastola batzuen bidez lortzen zituzten ikasleen kartillak. 1985Ean, ikastolako lehenbiziko promozioak akabatu zuen. Xabier Mauleon Hezkuntza Departamentuan zegoelarik, berarekin hitzartu zuten Bera eta Lesakako ikastoletako ikasleak Hondarribiko ikastolarat joanen zirela. Baina eguna ailegatu zelarik, ez zieten ikasleak matrikulatzen utzi eta Mauleon ordurako ez zegoen karguan. Lakuara joan ziren irtenbide bat eskatzera, eta Donostiako Zurriola institutuan matrikulatzeko erran zieten lehenbizi, eta, azkenean, Irungo Pio Barojara joaten utzi zieten. Bigarren promozioa, aldiz, Oronozera joan ziren.
Berako ikastola legalizatu baino lehen, bertze ikastola batzuen bidez lortzen zituzten ikasleen kartillak. 1985Ean, ikastolako lehenbiziko promozioak akabatu zuen. Xabier Mauleon Hezkuntza Departamentuan zegoelarik, berarekin hitzartu zuten Bera eta Lesakako ikastoletako ikasleak Hondarribiko ikastolarat joanen zirela. Baina eguna ailegatu zelarik, ez zieten ikasleak matrikulatzen utzi eta Mauleon ordurako ez zegoen karguan. Lakuara joan ziren irtenbide bat eskatzera, eta Donostiako Zurriola institutuan matrikulatzeko erran zieten lehenbizi, eta, azkenean, Irungo Pio Barojara joaten utzi zieten. Bigarren promozioa, aldiz, Oronozera joan ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia