Amaiurren gertatua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LES-032-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bortzirietako ahozko ondarea
- Data: 2000(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:07:00
- Erref: LES-032/027
- Gaia(k):
Transkripzioa
Hamazazpi urte nituen orduan, eta… hango parrokoak, este… erran zion hemengo parrokoari entenditu zela bazirela omen txistulari bastante onak, eta joan nintzen, eta guri erran zigun eta gu pozik, bai. Orduan ere… zeren dira, Ama Birjinetan bestak, bai, bai, bion orduan ja… Etxalar geroztik hasi ginen. Hamazazpi urtetik aitzinera Etxalarrera eta… zera, Igantzi, Igantzi ere bai. Eta, joan ginen, hiru lagun: bi anaiak eta Martzel, eta bua… (eta) hagitz ongi. Arratsaldean han pasatu dudan ikararik handiena pasatu dut, lehenbiziko egunean, eta gero barrez eman zigun, klaro, eman zigun, bai. Pues… txistu hutsa, e! dena jota. Dena jota. Eta, klaro, txistua jotzen eta hor ari ginen, eta maiordomoak erraten zuen… hango ba… zera batek ekartzen zuen tragoa, ardoa edo… magra puska batzuk eta, hori jan, eta nahi badugu zerbeza nahi duenak. Eta, klaro, orduan, orduan ez zen orain bezala aurreratua izaten. Ordua, konparazio baterako, bueno, orain aldatuko dute aitzinera, e! Bueno, bueno esanen dugu, egun konparazio baterako… este… ordu bata da, orduan izaten zen hamabiak, hamabiak klaro, eta orduan, orain hamarretan bezala zortziak aldean iluntzen zuen. Eta, jotzen ari ginen, fandangoa jotzen bezala, eta, lehenagotik, neskatxak aproximadamente zuen adinekoak, zuek bezain guapak ez, e! Eta, zera erdi mokosa batzuk etorri eta txaketak, jertseak eta paratu zuten kioskoa, beno… baranda izaten, haien gainean, dena, zabaldu gabe, (...) halako batean ja, iluntzeko bezala, jotzen ginen eta, badakizu plaza izaten da beti herrixka horietan elizaren ondoan, eta, horrela ari ginen, horretan hasten da, kanpana: Tun! Tun! Tun! Tun! Tun! Eta lehenago akostunbratuak hemen etxeak erretzen zirenean, bai… horrela seinale ematen zuten kanpaiekin hemen, Lesakan behinik behin, eta nik nonbait ez nuen bertzerik pentsatu, este… hura zera zela, erre ezkila erraten diogu. Eta pieza hori akabatu baino lehenago, neska guztiek tra! beren zerak hartu, txaketak, eta martxa. Eta gu gelditu, esan nuen:
- Ui! Heldu da maiordomoa, heldu da.
Eta, ni… ni beti hiruetarik atrebituena izan naiz, e! Hori bai. Eta:
- Adiskidea, zer pasatzen da gaur, erre ezkila?
- Ez, ez, on… edo, tto, tto, tto! Edo kostunbrea da, ilun ezkila jotzen dutenean neskatxa guztiek etxera joan behar dute.
Mekauen la puñeta! Bueno, bueno! Eta, bai, eta pieza ez genuen, akabatzen ez zigun utziko eta gero segitu genuen, gero bai, joan ziren joan… uste eta e… etxeren bat erretzen edo ari zen.
Gu kontent, bueno kontentuago, behinik behin akabatu genuen, eta:
- Bueno, orain, etorri –maiordomoa- trago egitera.
Joan eta… gero, este… ostatu bat edo ez dakit zer, han ospedatu ginen hirurak. Han lo egin, jan eta edan eta dena han egiten genuen. Eta, afaldu genuenean, este… etortzen da maiordomoa eta… erraten digu:
- Orain jo behar duzue? Este… horrela… agarratua.
Agarratua? Badakizue zer zen? Ez dut batere gezurrik erraten, parrokoaren etxea, eta bazen komedore han… komedore edo ez dakit zer zen, hau adinako hiru badira ere, etxe handia, eta han, han, neska batzuk han eta mutil batzuk maiordomo aitzinean, eta:
- Orain badakizu no… este… jo… jotzen, txistuarekin jo daiteke agarrau?
Eta nik musika…kin, tronpetarekin zera, tonua edo hartu edo, eta jotzen nuena eta… jotzen nituen bals batzuk: “lo, le, ri, le...”. Bueno, horrela, txotis, pasodobleak, mazurkak... mekauen! Parrokoaren etxea zen! Lagunek esaten didate:
- Aizak, hau ez al duk bekatu?
Zer, kanpoan beka... e... ze… eta orain horrela? Eta bueno, segitu genuen. Eta erran zigun orduan maiordomoak:
- Zuek bertze instrumenturik duzue?
Eta:
- Bai, nik tronpeta, nik saxofoia eta honek klarinetea.
- (…) Biharamunean lo, zuek trankil egon, jana ere bai utziko, abisatuko dugu.
Eta… hango maiordomoa bertze lagun batekin motozikletan etorri ziren Lesakara, guri deus ere erran gabe. Etorri ziren Lesakara, gure etxean agertu eta gure ama, Barbara erraten dugun bezala, atea jo eta za… goizeko zazpiak edo horrela omen ziren. Eta orduan, goiz argitzen, etorri baitziren eta, atea jo eta:
- Bai? Hementxe, Santiago eta Jose Maria Irigoien hemen bizi dira?
Eta:
- Bai, zer ba, zer ba? hark, jakitun ari ginela hau, apuratua.
- Bai, este, kornetilla, eta, -orduan kornetina errat zen… erraten zen- eta saxofoia emateko.
- A! hori (...) ez duk deus ere!
Instrumentuak ekarri, berek hartu beren maletan, bertzearen etxera joan hari… zeri… klarinetea, hirurak hartu, etxera joan eta, beti oroitzen naiz zortzietarako, ez dakit zortziak-bederatziak edo zer ziren, eta nire anaia nerbiosoa:
- Koño! hemen janek berandu jotzen ditek, ez dakit zer…
Eta:
- Ba! etorriko dituk, bai, etorriko dituk. Ez zaitezela apuratu.
Eta bertan, alajaina, ez dakit erleburun edo zer ginen, hankatik tiratzen ginen eta ikusten ditugu instrumentuak han. Harritua! Eta baietz. Igual erran ziguten, erran izan bazuten ez ekartzeko, eta hau eta hau pentsatu dut, eta:
- Ederki egin duzue, alajaina, bai, orain hagitz ongi etorriko da parrokoaren etxean, este… agarrau jotzeko. Kanpoan joko dugu txistuarekin jota.
Eta horiek, edo… Amaiurren bai.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!