Xaldun kortin
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LES-032-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bortzirietako ahozko ondarea
- Data: 2000(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:14
- Erref: LES-032/020
- Gaia(k):
Transkripzioa
Lehenago nola dena dirurik gabeko asunto horrekin, izaten zen auzolanean batak bertzeari laguntzen zioten, m? Eta, artoa bere… zuriketak, artoa bildu eta ganbaran, eta zuritzen genituen artazuritzean. Neska-mutil eta bueno: “Goazen artazuritzen duten lekuetara, iji eta aja”, badakizu, elkarrekin… eta gero izaten ohitura nonbait ere ematen zituzten gaztaina erreak, bertzeek gaztainak erretzen zituzten, eta sagardoa. Pitarra, etxean eginiko pitarra eta sa… gaztaina errea. Eta klaro, gaztaina erreak, jostetan aritzen ziren oraino zerean, badakizu, azertatzen bada eta ez bada azertatzen, eta:
- Koño, nik zuri…
Eta orduan izaten zen:
- Xaldun kortin!
Ea nork nahi zuen horiekin, gonbida bat da:
- Xaldun kortin!
Eta bertzeak, hartu z… nahi zionak:
- Bien artean! –erraten zuen.
Eta:
- Ni.
Batek (sic) bereizten zen, kuadrillatik:
- Nik.
- Zuk.
Bien artean, apustu bien artean. Eta, gero:
- Zenbaten arte?
Zenbat, eskutan gaztainak, edo magalean edo non zen.
- Zenbaten arte?
Eta, koño, pues igual:
- Zortzi.
Eta ikustean, lau ditu igual, eta zuk eman behar dizkidazu niri bertze lau.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!