Lesaka (Nafarroa)

San Blas eguna

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LES-032-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- San Blas egunean egiten dira azukreak eta janaria pertsonentzako.
- Bedeinkatu.
- Bedeinkatu. Eta horiek, zintzurreko mina izaten duzun denboran, San Blasekin bedeinkatutako gauza hartu eta zintzurreko mina defentsa dago, kendu egiten du zintzurreko mina.
- Eta bedeinkatzeko zer, eramaten da elizara...
- Edo, pues eramaten duzu nahi baduzu pastela, nahi baduzu azuk... azukre-pastillak izaten dira, azukre koxkorra erraten diogu guk. Haietatik eramaten ditugu, eta eramaten ditugu pastelak, eta nahi baldin baduzu ogia ere, nahi baduzu zuretzat eta nahi baduzu animaliari emateko, ez dio kalterik egiten. Eta… horrela, guk (sic) horrela ohituketu gara, horrela erakutsi digute, bai.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia