Lesaka (Nafarroa)

Gerran gertatua

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LES-032-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Aita joan zen egun batean, hogeita hamaseian, hemezortzia horrela izanen zuen hilabeteak zerak (…), dieziocho julion izanen zen Alzamiento de no sé cuántos, badakizu nola zen, Francoren denbora zen. Eta orduan, nola baitzen gure aita errepublikanoa, beti… izaten dira batzuk baina bertzeak, nik ere izan dut pixka bat, baina ez soberan. Muturra behar ez den lekuan sartzen baita gehiegi, politikan. Politikak ez du deus ere, politika politikoentzat da, gu bezalakoentzat ez. Gure aitak joan behar izan zuen ihesi, bai, aita joan zen ihesi, eta klaro, guardia zibilak etorri ziren aitaren bila. Aita ez zuten harrapatu, eta egin zuten ama eraman. Eta amak zuen bularrean hazten ari zen hirugarren anaia, e! urte bat zuen, anaiak, eta eraman zuten preso, Iruñera. Eta aita ez zen etortzen. Eta tartean guardia zibilak etortzen ziren etxera, gu amatxirekin ginen orduan, amona horrekin, eta etortzen ziren eta sartzen ziren fusila… beren zer..., armari puntan sartzen zioten baioneta bat, izaten da hori… sartzen zaiona ezpata luze bat, baioneta izena duena, eta harekin etortzen ziren gauez igual, eta hartu zuzen ohea, ohatzea, eta dra! eman zioten buelta, uste zuten aita ohatzearen azpian gordeta horrela zegoela. Eta hori egin zuten aldi… aldi sailaz guri egin ziguten hori. Eta gero, klaro, denak ez ziren aitaren aldekoak, maizterra zen aita, etxea ez zuen berea, eta egin gintuzten bidali etxetik, bai. Eta gelditu ginen derrepentean etxerik gabe, amarik gabe eta aitarik gabe. Amona, orain erran dizudan hori eta haren amona zaharra. Eta etxetik bidali gintuztenean, denak ez ziren gaiztoak ere, eta egin ziguten, batek karitatez eman zigun etxea.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia