Lesaka (Nafarroa)

Ama izatearekin batera, akabo gazte denbora

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LES-032-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bai, hamazazpi urtetarako banuen nobioa, eta hogei urte gabe esposatu nintzen, bai, eta… horrela; eta baina, izan nintzen, klaro, gelditu zitzaidan denbora txikia niri kanpoko bestetara joateko. Berako bestak, Etxalarko bestak eta Arantzako bestak izaten ziren eta haiek honat igual, Lesakara, etortzen ziren, hemengo bestetan hiru herri horietakoak etortzen ziren Lesakara, eta hemengoak berriz joaten ginen hango bestetan txandaka, denetara. Eta ni Berara izan nintzen urte batez, eta Etxalarrera bertze urte batez eta Arantzara bertze urte batez, hiru urtez izan nintzen bakarra bestetara; eta, oinez, Arantzara oinez.
Ja gero autobusa, bai, autobusa… Arantzara izaten zen autobus zahar-zahar bat trun-trun-trun-trun Arrondo, ibiltzen zena, eta hura betetzen zen eta gero gainerakoak joaten ginen gainean. Eta gu aunitzetan ere batere dirurik eta isil-isil abiatzen zenean joaten ginen gainera, eta gainera hemendik Arantzara joaten ginen honela betea. Eta arbolak izaten baitziren, fija zaitezte, abuztuan, Ama Birjina egunean izaten dira bestak Arantzan, eta aitzinekoak hartzen zuen adar bat horrela, eta gero tirante-tirante zapa! uzten zuen eta gu gibelekoari kristoren zaplatekoak ematen zizkiguten adarrek, eta egundaino ez zen inor erori eta deus ere, aizu, eta... horrela ibiltzen ginen.
Bertze... bertze urte batean Berara, eta Beran, bueno baziren hemen mutilak chulos (…) txuloak erraten genien orduan, bizikleta zutenak, eta haietatik harrapatzen bagenuen, jolin! eta harrapatzen genituen… (…) eta bizikletan joaten ginen baina barra, bizikletak nola izaten duen barra, eta han jarria honela [trabeska], eta gero mutila honela hemendik gidatzen ti-ti-ti-ti-ti Berara, eta gero buelta ere bizikletan egiten genuen. Hori izaten zen gurea. Eta Etxalarrera bertze behin, oinez, Etxalarrera joan eta etorri oinez, bai; eta Arantzara autobus zahar hartan, eta Berara bizikleta horretan, ni hiru urtez... hiru urtetako bestak egin nituenak. Gero esposatu nintzen, hau izan nuen, eta gero handik urte bat gabea izan nuen bertzea, eta gero bertzea ez dakit zenbat denboraren buruan...
- (Semea): Hiru urte... bi urte eta erdi inguruan hirurak.
- Bi urte eta erdi honek zituenean hirugarrena banuen, eta gero, izorra hadi! Akabo! Akabo nire gazte denbora!

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia