Politenari maiatza paratu
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LES-032-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bortzirietako ahozko ondarea
- Data: 2000(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:00:48
- Erref: LES-032/010
- Gaia(k):
Transkripzioa
Bueno, maiatzean izaten ziren, badakizu neskak eta mutilak beti izan direla, eta izaten ziren neska bat denentzat ederra eta polita, edo gehienentzat, e! Eta orduan hari paratzen zioten maiatza. Eta zen txopoa, txopo arbola, txopo arbola… landare gazte bat, moztu eta paratzen zioten gora leihora paratua, izaten zuten txopo arbola hura. Eta: “Bai, holako neskari paratu omen ziotek maiatza”, eta bua! Bertzeak inbidiaz, klaro. Joe! hori bereizi, mutil guztiek hori bereiztea!
Eta bertzeak berriz burlaz, gaizto samarra, idor samarra edo, eta hari berriz idorra… arbola… idorren bat. Eta hark berriz, goizean argitu baino lehen, meka! Paratu baldin badute gorde, klaro.
Baina, txopoa ederra baldin bazen, ikus dezaten denak.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!