Lesaka (Nafarroa)

Haurtzaroko bizimodua baserrian

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LES-032-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Bueno, pues, ni... konparaziora nintzen hamaikagarren umea, eta, bueno, lehenbizikoak denak joaten ziren, eta ja kasik ez genituen ezagutzen ere lehenbizikoak gero koskortu ginenean, zertaz hazi ahala joaten baitziren, eta egia da, e! hori, joaten ziren denak eta txikienak beti gelditzen ziren gurasoekin eta bertzeak e... hazi ahala bidaltzen zituzten, orduan erraten zen “mantenu truk”, joaten ziren. Bidaltzen zituzten baserrietara, eta bidaltzen zituzten ahal den tokira, mantendu eta eramaten bazituzten kontent, e! Eta ni, bueno, ni hemen herrian jaioa naiz, baina gero joan nintzen zazpi urteetan baserrira, eta han baserrian, pues, bizitu ginen, pues, izaten genituen behiak, zerriak, eta… baserrian, pues, ez zen izaten etxean urik, eta ez zen komunik, orain erraten dute hango Indiakoak edo nola dira horiek! Horientzat erraten dute pobreak direla, baina gu… pobreak izanen ginen... gu baina pobreago ere omen ziren oraindik, e! ez dakit zenbat izanen ziren, baina guk ez genuen izaten baserrietan inon ere, e! hori auzo bat handia da hemengo hau dena, eta auzo horretan inon ere etxe batean bakarra egin zen komuna, eta hori han amerikano bat etorri zen, nik… nituenean hamabi urte edo horrela eta hark egin zuen horrela kanpora zulo bat egin eta gero txabola bat bezala egin barrenetik, eta han egin zuen komuna, eta handik egiten zuten landara egin behar zutena, eta oiloak ibiltzen ziren libre, haiek mantentzen ziren gainera, harekin, egia da hori, e! Etxe batean zen, Kuttunan etxea. Eta, jolin! haiek hori... amerikanoa etorri baitzen eta amerikanoak egin zuen komuna. Bertzetan baserrietan inon ez zen komunik, eta, pues… urik ere ez, eta ura ekartzen genuen... han baziren baserriak horrela, hurbil zutenak ura, baina gure baserritik zen, bastante urruti zen, eta, bai, nahiko urruti zen, bide koskorra bazen eta han garraiatzen genuen ura, hori... baldetan. Eta gainera hemen makil bat paratu bizkarrean -orain txinoak ibiltzen… ikusten ditut nik, erraten dut: “Horra, gu bezala bizi dituk horiek ere!”-, eta punta batean balde bat eta bertzean bertze balde bat, eta gero ahal bazen bertzea eskutan ekartzen genuen, eta ur harekin, eta gero zerriak izaten genituen, zerriak bazkatzeko, behiak, eta… behiekin, pues, e... badakizu, gu neska koskorrak behi zaintzera joaten ginen, landetara, han kontu behiari. Gero arratsean ere gazterik hasi nintzen ni jezten, behiak jezten.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia