Inklusa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LES-032-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bortzirietako ahozko ondarea
- Data: 2000(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:00:57
- Erref: LES-032/008
- Gaia(k):
Transkripzioa
Denbora batean umeak, izaten zuena soltera batek, delitu bat baitzen ba, e! Apezak nagusi zirenean delitu bat zen hori. Eta orduan egiten zuten: “Bueno, hau gorde behar dik nondik edo handik”. Orain Inklusa nola badiagun umea egin eta ekarri, hori gurasoak maite baldin badu, egiten du umea han utzi, lehenago hori, e! Eta umea atzera ekarri, bueno… alaba etxera ekarri. Eta gero denboraz, denboraz haurra adoptatu, alegia eta bertze batena izaki, eta da etxekoa. Hori zen egiten zutena Inklusatan. Aunitzek, bertze aunitzek utzi. Baina olata zen haien amentzako, eta haiekin amak sartzen ziren komentu batean bezala, eta hantxe egoten ziren arropa garbitu eta hango lanak eginez etxetik at… handik atera gabe, mojak baino oraindik okerrago. Hori zen Eulatas. (...)
Baina ez bazuten guraso horiek denbora horren barrenean erreklamatzen haur hori, orduan mojek partitzen zituzten, alegiak eta ogi… ogia izaki. Partitzen zituzten mojek, horiek ere ez baitzituzten berek egina.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!