Lesaka (Nafarroa)

Zalain Zoko eta Alkaiaga

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LES-032-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zalain Zoko eta Alkaiaga zer dira, Bera edo Lesaka? Ze gatazka dago hor?
- Lesaka.
- Lesaka?
- Lesaka.
- Baina batzuek esaten dute Bera dela…
- Bueno, hala nahi duenak hala esango du, baina nik ez.
- Zu lesakarra.
- Ni lesakarra; Lesakan jaioa naiz eta nik beti... beti esango dut lesakarra. Orain, beste aunitz gauzatarako Berara gehiago edo... behartzen naizela? Bueno.
- Klaro, Bera hurbilago dago eta bizitza aunitz egiten duzue Beran!
- Hurbilago... hurbilago... hurbilago dagoelakoz eta komodidade gehiago badelakoz, hori. Baina, guk Aiuntamentua eta... juzgadua dauzkazgu Lesakan; orain, gainerakoa, elizaz... elizaz eta... dena, Bera, Bera da.
- Medikua.
- Medikua eta...
- Eta eskola eta...
- Medikua eta beterinarioa... eta eskola eta dena. Gainerakoa dena, baina!
- Eta… noiz hasi zen… hori, bueno, batzuk Bera… batzuk beratarrak izan nahi zutela, bertze batzuk lesakarrak hemen… Noiz hasi zen hori? Bueno… ge… bueno, gerra ez baina…
- Ummm... bada, bertsoak badira:

“Milla bederatzieun berrogeita bostian
okasio bat jarri digute atian
berentzat mesede eta
guretzat kaltian
bañan etzan artzaia
lo egon bitartian”.

(...) Horiek... paratu zituzten, orduan egin zuten... hemen bazen bertsolari bat Lesakan, horrela, ez... bertsotan aritzen zena horrela, baina bertsoak jartzen zituena, eta hark paratu zituen bertso horiek, bai.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia