Lesaka (Nafarroa)

Ogia gerra denboran

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LES-032-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Ogia, beno, ogia nik hamahiru urte nituenerako dena kendua zen; eta gerra, gerra zen, eta gerra denboran, pues egiten zen opila, eta gainera opila ere ez ziguten uzten nahi zen adina egitea, zertaz itxi zituzten errotak. Errotak itxi eta ezin genuen... ezin genuen egin irinik, eta bueno, ba, errotak itxi eta, pues, egin behar izaten zen gainera, egiten zuten orduan, registro erraten zuten; ekarri behar zen herrira urtean egiten genuen art(o)... ilarretik eta artotik eta denetarik ematen ziguten haiek hori... zenbat ekarri, eta honenbertze kilo herrira. Eta artorik gabe egiten zuten, ogia ematen zen herrian, baina erraten zuten egina zela ezkurrekin -ezkurra da haritzak botatzen duen potoko bat-, eta hura irina egin harekin eta harekin... Kanpotik ekartzen zuten, eraman eta ekarri atzera egiten zuten han nonbait ere irina eginda. Eta harekin egina, ez zen posible izaten hura jatea, bu! egiten genituen opilak, bueno, irina genuela.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia