Lesaka (Nafarroa)

Besta egunetako menua

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LES-032-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero sanferminetan eta horrela izaten genuen kristoren besta. Orduan hori egiten zuten, sanferminetan egiten zuten, egiten ziren oilaskoak baserrian, Sanferminetarako, eta aski onak, gandorra gorri-gorri-gorri eginda, ez oraingo horko horietatik ez! aski onak, horrela hartu hortzekin eta hezur guztia tiraka haragia ezin kenduz; oilasko onak egiten ziren hagitz, diferenteak, e! oraingoetatik. Eta oilaskoa egiten gisatuan eta gero bildotsa ere, guk ardirik ez genuen izaten, baina bildots bat hazten zen beti sanferminetarako, eta bueno, sanferminetan haiek hiltzen ziren eta kanpotarrak bada! etortzen ziren kristoren tokitik pariente guztiak jateagatik, orduan; jateagatik etortzen ziren! Eta bai senideak eta osabak eta… horiek denak eta. Gero, hura... bildots hura hiltzen zen eta hura besta guztietarako, eta orduan, nik ez dakit nondik, nonbaitetik ekartzen zuten holako trogo... trozo batzuk, Irundik edo; nik ahizpa zaharrena Irunen neskato hogei urtez egona baitut eta orain honek erranen ditu urteak, zenbat urte? Noventa y...
- (Semea): Laurogeita hamahiru, laurogeita hamahiru.
- Bai, kunplitu ditu Notxebuenan eta, eta hori… hori joana zen neskato Irunen toki... han ziren aberatsaren etxean aritu zen neskato hori; hogei urte egon zen kozinera. Eta gero horrek, klaro, horrek bazekien guk baino aunitz gehiago eta han izaten ziren hormak, horma trozo batzuk horrela, horrek ekartzen zituen handik sanferminetarako. Eta haiek paratzen ziren horrela barreñoetan, izaten ziren barreñoak, eta haietan horrela xehatu eta paratu eta bildots hura trapu zuri batean bildua, puskak, denak han kontserbatzen zituzten usandu gabe, bertzela sanferminetan bero egiten baitzuen; eta gainera orain baino aunitz beroago egiten zuen orduan sanferminetan. Eta han kontserbatu harekin, hormarekin, hori… hori zelakoz, hori... hark bazekien guk baino aunitz gehiago han Irunen neskato zegoenak, hau, orain noventa y tres años dituen horrek. Eta, gero, pues, hura egiten zen orduan, egiten zen lehenbiziko eltze handi bat egiten zuten aza; aza zuriak egiten ziren sanferminetarako, altxatuak igual azak-eta baratzean, ahalik eta onenak. Eta, gero garbantzua nahi zen adina, eta aza, aza eta garbantzua; eta gero ondotik izaten zen xuri-beltxak edo... –xuri-beltxak izaten dira bildotsaren tripak kendu egiten direnak-, eta… oilaskoa, eta gero berriz bildots errea, eta arrozkonletxe, izaten zen postrea, arrozkonletxe, baina arrozkonletxearekin izaten genuen, egunean batek egiten genuen arroz hari begiratu. Orduan izaten zen su... ez zen kozinarik, eta ez genuen horrela... baziren hornillo txiki batzuk, brasa bete, klaro, brasa hura, sutik, bajutik, eta gero, han haren gainean paratu egiten zituzten gauzak, baina, hura ez zen deus ere. Eta… paratzen zen laratza, izaten zen horrela zintzilik tximiniatik kate bat, eta gero handik laratza zintzilik paratzeko gantxo bat horrela, horrela, e! horrela; eta, handik paratzen zen pazia, esne pazia izaten zen esnea egostekoa-eta, eta pazia paratzen zen handik zintzilik horrela. Eta gero han esnea, barrenean, eta gero arrozarekin horrela paratzen zuten, eta hura guk, pues, hiru edo lau senide txikienak, han ibiltzen ginen arrantzan, zeini tokatuko zitzaion ibiltzeko hura; hura ibili behar zen, arrozkonletxe hura, ez dakit zenbat denboraren bueltan, bueltan, bueltan, pixkan, pixka, pixka, pixka, bueltaka, bueltaka, bueltaka, bueltaka. Eta ja arrozkonletxe akabatzen zenean, egina, orduan, pues nire ahizpak eta amak, gero ni ahizparekin gelditu nintzen ama hil eta, baina hura dena ateratzen zuten fuentetara, arroz hura, eta pazi hura gelditzen zen hura ibiltzen zuenarentzat. Bueltaka esnea ibiltzen zuenarentzat pazia

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia