Mezarako zapatak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LES-032-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bortzirietako ahozko ondarea
- Data: 2000(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:33
- Erref: LES-032/001
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Beno, joaten gintuan bi edo hiru elkarrekin ba… batzuetan, eta bertze batzuetan aldian bat joaten ginen, eta gero oinetakoak, bat pa... beti erosten zituzten bi numero handiagoak, niretzat, nik bada…, nire hanka baino bi numero handiagoak, bertze anaia bainuen zaharragoa, eta bertzea banuen txikiagoa, eta, niretzat beti erosten zituzten bi numeroz handiagoak eta nik egin behar nizkion anaia… elizatik... elizara joateko ni joanen nintzen zazpietako mezara, joanen ginen, eta, nire anaia etorriko zen bederatzietarako hura igual, eta nire zapata haiek hari eman behar nizkion hura berriz etortzeko elizara; gainera ez genituen etxean janzten, beheko karreteran jartzen genituen zapatak. Bai!
-(Semea): Eta hark bertze anaiari.
- Gero hark bertze anaiari, txandaka joaten ginen, ba.
- (Semea): Oinetako berekin, bai, espartinak; zapatak ez dakit, espartinak behinik behin.
- Bai, bai, bai. Espartinak, bai, zapatak! zapatak zer! Zapatak nik ez nituen hemezortzi urte arte ikusi ere! Oinutsik, ni beti oinutsik ibiltzen nintzen.
- (Semea): Frain kaskora… Frain kaskora iratze egitera nola joaten zineten?
- Bai, eta Frain kaskoa jaisten, goiko mendi hori da, e! Eta… bueno, joaten ginen harat, oinutsik joan, joan eta etorri larrez larre gainera, e!
- (Semea): Iratze egitera oinutsik, iratze pikatzera.
- Baina, gero ni etorri nintzenean honat, aizu, honat etorri nintzela hogei urteetan, bizitzera, eta ez nuen jakiten oinetakoak non nituen, paratzen nituen hemen, errieta ematen zidaten, hori... hemen itsuski zela, e! oinutsik ez ibiltzeko, itsuski zela eta, paratzen nituen baina neronek ez dakidalarik utzi eta: “Oi, non ditut?! -denak bila- non utzi ditut nik zapatilak?!”. Ezin nituen ibili, gero jarri nintzen, bai.
Bada, orain ere oinutsik aritzen naiz beti, uda guztian, bai. Eta... baina, izaten genituen kailuak, kristorenak izaten genituen, denak, e! Baziren lagunak, neska lagunak, bagenituen lau ahizpa baziren bertze baserrian, eta… beheko errotan bertzea... bertze bi baziren, denak horrela gutxi goiti-beheiti… adin igualtsukoak, denak oinutsik. Baina gero izaten... aritzen ginen igande arratsaldeetan, eta horrela neska kozkorrak ginenean, e! Hori, bastorratzak hartu eta hanka-zolatik elkarri ateratzen sastorkak.
- (Semea): Arantzak.
- Elorriaren sastorkak eta denak, aizu! Baina izaten genuen honenbertzeko kailua aizu, eta, beti oinutsik ibilirik; baina eri egundaino ez ginen egoten, behin ere, eta ebakiren bat edo egiten baldin bagenuen ra! ebakiren bat edo horrela, etxean izaten zuten belar bat, ebaki belarra. Hori… egiten zen eta izaten zen gizen-gizena belar hura; eta, hura egiten zuten zanpa-zanpa-zanpa egin eta hura, azal bat, brintx hura, gaineko hura kendu eta horrela olioarekin ttip! pixka bat horrela untatu eta hura tak! heridetan paratu. Baina medikurik nik ez nuen ikusi hau jaio zen bitartean, ez, lehenbiziko mutikoa egin nuen bitartean ez nuen ikusi medikurik egundaino, eta fijatu zaitezte zer sa(no)... nola ibiltzen ginen, e!
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!