Eskultura. Toberak jo
Hizlaria(k):
Lanz Antxordoki, Pedro
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LES-029-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskultura: bi lagun toberak jotzen (beste bi palanka heltzen) eta batek bertsoak abesten. Pregoi egunean, toberak jotzen zizkioten andregaiari. Soinu fina (kanpaien modukoa) duen altzairuzko palanka bat da. Ondoren, emakumeak afaria eskaintzen zien jotzaileri. Andregaiaren atean egoten zen zintaz eta lorez apainduta tobera; etxekoek ez bazuten nahi toberak jotzea, atetik kentzen zuten eta jotzaileek bazekiten ez zirela joan behar (eta afaririk ez zela izanen). Bi lagunek tobera jotzen zuten, batek bertsoak botatzen zituen (hala ere, denek kantatzen zuten) eta beste bik, zintekin, palanka heltzen zuten. Ondoren, emakumeak atea zabaltzen die eta afaltzera sartzen dira. Palanka eta jotzeko tresnak (mailuen gisakoak) burnizkoak dira. Beti koadrila bera izaten zen toberak jotzen zuena.
- Proiektua: Bortzirietako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Maite Lakar
- Data: 2007(e)ko martxoaren 03a
- Iraupena: 0:05:51
- Erref: LES-029/005
- Emalea: Patri Arburua Etxeberria
- Gaia(k):
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!