Eskultura. Makil-dantzaria. Zubigaineko dantza
Hizlaria(k):
Lanz Antxordoki, Pedro
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LES-028-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskultura: Zubigaineko dantzaren makil-dantzari bat eta zubiko burdineria zati bat (bere birraitonak egin baitzuen) . Zubigaineko dantzaren istorioa kontatzen du. Lesakan bi auzo omen zeuden (Legar auzoa eta Piku zelaia), baina arrunt gaizki moldatzen ziren. Gaztelako errege baten soldaduek Lesaka ebatsi eta erre zuten. Ondoren, bi auzokoek bilera egin zuten eta elkartzea erabaki zuten, herria defendatzeko indartsuagoak izanen baitziren. Lesakako bandera egin zuten eta juramentua. Ospatzeko, besta bat egin zuten eta bi petriletan dantza bat egin zuten banderarekin (auzo bakoitza alde batean). San Martin egunean egin zuten (Lesakako eliza San Martin da), baina gero San Fermin egunera pasatu zuten. Lehen alkatearen alabak lehentasuna zuen Aurreskuan. Ez da ezpatadantza, makildantza baizik.
- Proiektua: Bortzirietako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Maite Lakar
- Data: 2007(e)ko martxoaren 03a
- Iraupena: 0:03:39
- Erref: LES-028/015
- Emalea: Patri Arburua Etxeberria
- Gaia(k):
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!