Lurreko suan erabiltzen ziren tresnak 1
Hizlaria(k):
Lanz Antxordoki, Pedro
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LES-027-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Sukaldeetan lurreko sua izaten zen. Bi su-burni izaten ziren egurra paratzeko. Talamantenua, pazia eta laratza (bere katearekin) izaten ziren. Taloak egiteko, hautsa baztertzen zen lehenengo eta gero talo-burdinarekin paratzen ziren. Taloa zirali egiten zen bi aldeetatik eta, gero, talamantenuan zutik uzten zen erretzen. Xingarra erretzeko gerrenak bi mutur ditu. Krispia paratzeko, brasak (txingarrak) bazterrera ateratzen zituzten; hor paratzen zuten krispia eta, gainean, lurrezko kazola. Bazen txokolatea egiteko ontzi berezi bat; txokolatea nahastekoak moretillo izena zuen (horregatik abesten omen zen: “chocolate, moretillo, corre, corre, que te pillo”). Bazen ogi xerrak txigortzeko tresna berezia (buelta emateko palanka eta guzti).
- Proiektua: Bortzirietako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Maite Lakar
- Data: 2007(e)ko martxoaren 03a
- Iraupena: 0:09:33
- Erref: LES-027/004
- Emalea: Patri Arburua Etxeberria
- Gaia(k):
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!