Batallón de Trabajadores
Hizlaria(k):
Lanz Antxordoki, Pedro
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LES-025-039 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Soldadu presoak izan ziren Lesakan, gerran. “Batallón de trabajadores” osatzen zuten presoek Oiartzunerantz doan errepidea egin zuten, pikatxoi eta palarekin. Presoren bat kastigatzen zutenean, zaku bat hare lotua eramaten zuen bizkarrean, lan egiten zuen bitartean. Aisialdian futbolean aritzen ziren, “eta hartatik hasi zen futbola hemen”. Neska gazteek dotrina erakusten zieten, eliza atarian, lanetik pixka bat eskapatzeko-edo; gero, bataiatzen zituen apezak. Basakeriak egin zituzten soldadu presoekin. Behin, “ornuak” (uzta bildu ondoren, batzuetan gelditzen diren aleak) biltzera joan zen preso bat eta lesakar batek tiroz hil zuen. Presoek, dirua lortzeko, euren zapatak saltzen zituzten eta egurrezko bota-kalotxak erabiltzen zituzten (beraiek eginak)
- Proiektua: Bortzirietako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Maite Lakar
- Data: 2006(e)ko abenduaren 04a
- Iraupena: 0:05:45
- Erref: LES-025/039
- Emalea: Patri Arburua Etxeberria
- Gaia(k):
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!