Inauteak
Hizlaria(k):
Lanz Antxordoki, Pedro
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LES-025-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Franco denboran ez zen libre. Aurretik, berriz, maskarekin joaten ziren jantziak. Zakuzarrak nolakoak ziren azaltzen du: hiruzpalau zakukin egiten zen mozorroa eta iratzez eta belarrez betetzen zen. Ezbehar anitz izan ziren zakuzarrekin. Kalejira egiten zuten eta eskutan pixontzi idorra haizatzen zuten, mutikoei jotzeko. Aurpegian zapia zeramaten, bi zulorekin. Plazan, zakuak xehatzen zituzten eta belarrak elkarri tiratzen zizkioten. Gazte batek mozorro azpian, ipurdi aldean, eztia paratzen zuen eta beste batek ogia hartuta, gona altxatzen zion, igurtzi eta jaten zuen. Beste batek makil batetik pikuak zintzilikatzen zituen eta, arrantzan bezala, mutikoek ahoarekin hartzen zituzten.
- Proiektua: Bortzirietako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Maite Lakar
- Data: 2006(e)ko abenduaren 04a
- Iraupena: 0:06:12
- Erref: LES-025/018
- Emalea: Patri Arburua Etxeberria
- Gaia(k):
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!