Erregeen pribilegioak
Hizlaria(k):
Lanz Antxordoki, Pedro
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LES-024-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Erregea bortz herrietako nagusia zen. Zortzi egunetik, Lesakan azoka izaten zen. Erregeak (Antso Jakitunak) pribilegioa emanda (Aragoiren kontrako gerrara lesakar batzuk boluntario joan zirelako). Erregea Lesakatik ibiltzen zen; Ubiriko baserrian, erregeari aziendak erakutsi eta jateko intxaurrak atera zizkioten; erregeak zer nahi zuten galdetu zien eta erantzun zioten Ubiriko baserrrian norbait hiltzen zenean, apeza baserriraino joatea defuntuaren bila. Izan ere, ordura arte, aldalekura (mezara joateko arropa aldatzeko tokiak izaten zituzten baserritarrek) eramaten zuten hildakoa eta hara joaten ziren bila elizatik eta bizkarrean eramaten zuten elizara. Bertze gerra batean, berriz, Lesakako gazte batzuk Antso Jakitunaren kontra aritu ziren, eta Meazubin zintzilikatu zituen; ordutik, merkatua hamabortzean behin izatera pasatu zuen. Nafarroako armarrian Meazubi agertzen dela uste du.
- Proiektua: Bortzirietako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Maite Lakar
- Data: 2006(e)ko abenduaren 04a
- Iraupena: 0:04:50
- Erref: LES-024/026
- Emalea: Patri Arburua Etxeberria
- Gaia(k):
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!