Lesaka (Nafarroa)

Olentzero

Olentzero Amatxik kontatzen zien Olentzero ikatz egiten aritzen zen gizon bat zela. Herrira etortzen zenean mozkortzen omen zen. Jesus jaio zela amestu zuen eta berria ematera joan zen herrira; hainbeste edan zuen, endelu (endelgu) dena galdu zuela. Horregatik kantatzen da: “Olentzero buru handia, endelu omen du ahantzia, bart arratsian edan omen du hamar erreguko zahagia, ai urde tripahandia, horra horra, gure Olentzero, pipa hortzian dula, eserita dago, kapazu bete dauka arrautzatxoekin, bihar merendatzeko botila ardoakin ”. Hala ere, mendira itzuli zenean ez zuen ahaztu janariz betetako kapazoa eramatea. Olentzero Lesakakoa omen zen, baina Oiartzungoa zela ere entzun du. Lehen ere Olentzero ospatzen zen, eskean ibiltzen ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LES-023-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Amatxik kontatzen zien Olentzero ikatz egiten aritzen zen gizon bat zela. Herrira etortzen zenean mozkortzen omen zen. Jesus jaio zela amestu zuen eta berria ematera joan zen herrira; hainbeste edan zuen, endelu (endelgu) dena galdu zuela. Horregatik kantatzen da: “Olentzero buru handia, endelu omen du ahantzia, bart arratsian edan omen du hamar erreguko zahagia, ai urde tripahandia, horra horra, gure Olentzero, pipa hortzian dula, eserita dago, kapazu bete dauka arrautzatxoekin, bihar merendatzeko botila ardoakin ”. Hala ere, mendira itzuli zenean ez zuen ahaztu janariz betetako kapazoa eramatea. Olentzero Lesakakoa omen zen, baina Oiartzungoa zela ere entzun du. Lehen ere Olentzero ospatzen zen, eskean ibiltzen ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia