Lesaka (Nafarroa)

Ikatza

Ikatza Ikazti plaza prestatzen da aurrenezkoz. Txondorra egiteko, egurra lehertu eta zutik paratzen da; dorre zabal bat egin arte. Gero, lur eta hostoekin eztaltzen da dena. Txondorra egiteko hasieran kider luze bat jartzen da erdian eta kider hori gero kentzen da eta zuloa gelditzen da. Gero betarraia ematen zitzaion, hau da, txondorra pizten zen: eskala batetik igo, kendu ziria, ainar eta hosto batzuei sua eman eta ziriak utzitako zulotik bota. Txondorra pizten zenean, bazter batetik zuloa irekitzen zen, airea sartzeko. Gero, goiko zuloa lurrarekin (zoiekin) ixten da. Bitartean, beste zulo bat egiten da bazterrean; gero aurrekoa itxi eta beste bat egiten da pixka bat gorago. Horrela, txondor guztia egosi arte, erretzen utzi gabe. Amaitzen denean, hozten utzi behar da, aurretik urratzen bada, sutan hasten delako. Ikatza ateratzeko erremintak: pala, palaiki, arrastelu eta pikotx bat. Txondorra irekitzen denean, ikatza eta lurra nahastuta daude; hortarako galbahe bat zutik paratzen da eta palakadak botatzen dituzte: alde batean ikatza eta bestean lurra gelditzen dira. 35 kiloko hiru zaku dira karga bat ikatz. Ikatza mandotan jaisten zuten Lesakako alondegira: mando bakoitzari bost zaku paratzen zizkioten bastan. Alondegian “Patziku eroa” izaten zen, berak etxetara partitzen zuen ikatza (asko edaten zuen eta garbitzen zen inoizbehinka). Atarrabiako eroetxera eraman zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LES-021-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ikazti plaza prestatzen da aurrenezkoz. Txondorra egiteko, egurra lehertu eta zutik paratzen da; dorre zabal bat egin arte. Gero, lur eta hostoekin eztaltzen da dena. Txondorra egiteko hasieran kider luze bat jartzen da erdian eta kider hori gero kentzen da eta zuloa gelditzen da. Gero betarraia ematen zitzaion, hau da, txondorra pizten zen: eskala batetik igo, kendu ziria, ainar eta hosto batzuei sua eman eta ziriak utzitako zulotik bota. Txondorra pizten zenean, bazter batetik zuloa irekitzen zen, airea sartzeko. Gero, goiko zuloa lurrarekin (zoiekin) ixten da. Bitartean, beste zulo bat egiten da bazterrean; gero aurrekoa itxi eta beste bat egiten da pixka bat gorago. Horrela, txondor guztia egosi arte, erretzen utzi gabe. Amaitzen denean, hozten utzi behar da, aurretik urratzen bada, sutan hasten delako. Ikatza ateratzeko erremintak: pala, palaiki, arrastelu eta pikotx bat. Txondorra irekitzen denean, ikatza eta lurra nahastuta daude; hortarako galbahe bat zutik paratzen da eta palakadak botatzen dituzte: alde batean ikatza eta bestean lurra gelditzen dira. 35 kiloko hiru zaku dira karga bat ikatz. Ikatza mandotan jaisten zuten Lesakako alondegira: mando bakoitzari bost zaku paratzen zizkioten bastan. Alondegian “Patziku eroa” izaten zen, berak etxetara partitzen zuen ikatza (asko edaten zuen eta garbitzen zen inoizbehinka). Atarrabiako eroetxera eraman zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia