Kontrabandoaren antolaketa
Hizlaria(k):
Lanz Antxordoki, Pedro
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LES-021-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bidasoa kontrabandoaren abiapuntua zen. Ur gutxi zenean, harrien gainetik pasatzen ziren paketeekin, baina ur haziekin, soka pasatu behar zuten. Hortarako igeri egiten jakin behar zen, soka arbola batetik bestera lotzen baitzuten. Sokan eraztun handi bat paratzen zuten eta horretan, zintzilik, pasatzen zituzten paketeak, banan banan; azienda ere sokarekin pasatzen zen. Jendea pasatu behar zutenean, berriz, txalanta batean sartzen zituzten. Lagun talde bakoitzak kontrabandoaren zati bat egiten zuen (errate baterako, Sarakoak Etxalarrera, Etxalarkoak Bidasoara, Bidasoan Lesakakoek hartzen zituzten paketeak eta Oiartzungo mugara eramaten zituzten...).
- Proiektua: Bortzirietako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Maite Lakar
- Data: 2006(e)ko abenduaren 04a
- Iraupena: 0:03:04
- Erref: LES-021/007
- Emalea: Patri Arburua Etxeberria
- Gaia(k):
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!