Lesaka (Nafarroa)

Gerra. Aitak ihes egin zuen eta ama preso eraman zuten

Gerra. Aitak ihes egin zuen eta ama preso eraman zuten Bortz urte zituen Francok kolpea eman zuenean. Bere aita errepublikanoa zenez eta gainera kargu politikoren bat omen zuenez, ihes egin zuen. Bi txapel gorri eta guardia zibilak joan ziren bere etxera aitaren tailerraren giltzaren bila; tailerra hustu omen zuten eta enkantean atera zituzten gauzak. Gero etxetik bota zituzten. Ama preso eraman zuten arrats batean kamioi batean, beste bizpahiru emakumerekin. Gau batzuetan guardia zibilak etxea miatzera joaten ziren. Ama bortz hilabete izan zen Iruñean haur batekin. Bera eta beste anai-arrebak ere etxetik bidali zituzten eta “erdi morroi, erdi gose” ibili ziren. Beste etxe bat eman zioten eta laguntzera joan nahi zuten batzuei “gaizki ibiliko zirela” erran zieten. Aita lau urteren buruan itzuli zen Frantziatik; epaiketa egin eta preso sartu zuten. Hamar duroko isuna ere ordaindu behar izan zuen, muga ezkutuan gurutzatu izanagatik. Sei edo zortzi hilabete pasatu zituen kartzelan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LES-020-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bortz urte zituen Francok kolpea eman zuenean. Bere aita errepublikanoa zenez eta gainera kargu politikoren bat omen zuenez, ihes egin zuen. Bi txapel gorri eta guardia zibilak joan ziren bere etxera aitaren tailerraren giltzaren bila; tailerra hustu omen zuten eta enkantean atera zituzten gauzak. Gero etxetik bota zituzten. Ama preso eraman zuten arrats batean kamioi batean, beste bizpahiru emakumerekin. Gau batzuetan guardia zibilak etxea miatzera joaten ziren. Ama bortz hilabete izan zen Iruñean haur batekin. Bera eta beste anai-arrebak ere etxetik bidali zituzten eta “erdi morroi, erdi gose” ibili ziren. Beste etxe bat eman zioten eta laguntzera joan nahi zuten batzuei “gaizki ibiliko zirela” erran zieten. Aita lau urteren buruan itzuli zen Frantziatik; epaiketa egin eta preso sartu zuten. Hamar duroko isuna ere ordaindu behar izan zuen, muga ezkutuan gurutzatu izanagatik. Sei edo zortzi hilabete pasatu zituen kartzelan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia