Lesaka (Nafarroa)

Haurra izan ondoren. Elizan sartzea

Haurra izan ondoren. Elizan sartzea Emakumeek haurra izan ondoren ezin zuten etxetik atera, elizan sartu arte. Hala ere, nahitaez atera behar bazen, buruan teila bat paratu behar zuen. Aurreneko zortzi egunak ohatzean egoten ohi ziren, mugitu gabe eta jan gabe, oilo-salda edaten zuten bakarrik; gizonek, berriz, oiloa jaten zuten. Elizan-sartzea zer zen azaltzen du: eliza atarira mantelina jantzita joan behar zuen ama haurrarekin (emagina ere joaten ohi zen); han apezak otoitza egiten zuen eta haurrari trapu bat paratzen zion buruan. Ondoren, eliza barrenera sartzen ziren. Jatorrizko bekatua omen zen. Aurreneko haurra izan zuenean, baba biltzera atera zen teila buruan zuela.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LES-019-044 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Emakumeek haurra izan ondoren ezin zuten etxetik atera, elizan sartu arte. Hala ere, nahitaez atera behar bazen, buruan teila bat paratu behar zuen. Aurreneko zortzi egunak ohatzean egoten ohi ziren, mugitu gabe eta jan gabe, oilo-salda edaten zuten bakarrik; gizonek, berriz, oiloa jaten zuten. Elizan-sartzea zer zen azaltzen du: eliza atarira mantelina jantzita joan behar zuen ama haurrarekin (emagina ere joaten ohi zen); han apezak otoitza egiten zuen eta haurrari trapu bat paratzen zion buruan. Ondoren, eliza barrenera sartzen ziren. Jatorrizko bekatua omen zen. Aurreneko haurra izan zuenean, baba biltzera atera zen teila buruan zuela.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia