Joxe Migel Rekondo Andueza
Lesaka (Nafarroa) (1941)
Biografia
Lesakan jaioa, plazako etxe batean. Ama lesakarra zuen eta aita Segurakoa: Lesakara ezkondu, eta Izarra izeneko okindegia ipini zuten bertan. Zazpi senide ziren (bi anaia eta bost arreba). Hiru osaba zituzten Ameriketan, Nevadan, eta Joxe Migelek ere hara joatea erabaki zuen. 18 urte bete zituenean joan zen, Elyra (Nevada), artzain. Han urtebete igaro ondoren Oregonera bidali zuten, Burns Oregonera, eta 13 urte pasatu zituen bertan: lehenengo artzain, gero "campero" eta ondoren "mayordomo" lanetan. Zerrategi batean ere ibili zen. 1978an Euskal Herrira bueltatu zen; gozotegi bat erosi zuen Irunen, eta Irungo emakume batekin ezkondu zen. Bi alaba izan zituzten. Banandu egin ziren, eta AEBetara itzuli zen: 1992an Washingtonera joan zen lanera. Basogintzan aritu zen eta gero zerrategi bat erosi zuen. Bere bigarren emaztea izango zena ezagutu zuen bertan. Seme bat izan zuten eta Selah herrian (Washington) bizi dira. Lesakan elkarrizketatu genuen, urtero datorrelako bisitan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LES-033 | 2024 | Euskal Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?