Lemoa (Bizkaia)

Orduko andren arropak

Orduko andren arropak <p>Lehengo andreak beti amantala jantzita ibiltzen ziren, gona luzea eta jakearekin. Amama eta ahizpa zaharrak josten zituzten arropak. Amak zapia erabiltzen zuen buruan. Amama ez zuen koloretako arropekin ezagutu, beti beltzez. Gizonak ez ziren osorik beltzez jazten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEM-001-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehengo andreak beti amantala jantzita ibiltzen ziren, gona luzea eta jakearekin. Amama eta ahizpa zaharrak josten zituzten arropak. Amak zapia erabiltzen zuen buruan. Amama ez zuen koloretako arropekin ezagutu, beti beltzez. Gizonak ez ziren osorik beltzez jazten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta lehengo andrak zelan jantziten ziren? Igual amantalagaz?
-Bai, beti amantalagaz, nire ama beti ibilten zan amantalagaz. Horrek amantala politek ez dakizu zelango kuadraduek. Nire amama be bai. Nik zenbet urtean euki dot amaman errekordua amantala gordeta, baiña gero eztakit ze pasau jatan.
-A bai e?
-Bai.
-Ta gonak luzeak?
-Gonak be luzeak bai, belaunetik berakoak e. Ta kuadraduek ta holan, politek, ta holan beste motadunek eta holango gauzak. Ta gero jakea be bai, trajea izeten zan, gonea zer dune, tablak baiño ixurrezko...hamen garrien ta jakea egoten zan, igualak eruten euriezan.
-Baie eurek einde ez?
-Bai, nire aiztea zaharra joskilea ixen zan ta amama be bai, amamak be josten eiten eban.
-Ta buruen?
-Buruen moñoa, pañuele burukoa. Nire aman erretraturik hemen ez dekot.
-Zuk be erabilten zendun?
-Ez ez, nik ez ta nire aiztek bez, nire amatik ya zertu diez.
-Ta baltza pañuelue?
-Bai, pañuelo baltzak eroaten zirean, edo holan medio lututxu be bai, baiña beti kasi danak baltzak.
-Baina lengo andrak-eta, jo, askotan egoten ziren lutoagaz ez? Beti baltzez!
-Bai, dana lutue, gizona hil ezkero edo batemat hil ezkero baltzik, beti baltzik. Akordetan naz nire amamak egundo ez dot ikusi arropa kolorezko bategaz. Iñoz bez, ta larogeta hamar urtegaz hil zan ta amama, ta beti baltz-baltz-baltzik.
-Osea, gizona hil eta hortik aurrera ia beti baltzez?
-Beti baltzik, beti baltzik.
-Eta gurasoak edo hilten zirenean?
-Be bai, urte bi edo eroaten gendun, urte bi edo eroaten gendun lutue, eroaten zan orduko denporan.
-Ta izekoa hil ezkero eta holan be bai?
-Izekoari gitxiau ia e, entierrora joaten gintzezen zoze medio luto edo holan, baina ostantzean ez e.
-Osea etxekoak?
-Bai etxekoak, aite edo ama edo nebarrebak edo aitite ta amama be errespetoa hareri be asko. Aitite ta amari be bai.
-Eske nik dekot imajena beti andra nausiek eta lehen beti baltzez ezta?
-Beti baltzez bai, gure ama beti baltzez ikusten gendun.
-Gizonak eta diferente eroaten zeurien gabardinie ta holan.
-Bai, bai
-Holan erroparik ez aurien kanbiaten kolorerik ez?
-Ez, ez dot pentsetan, gabardine laburrek eta bai.
-A bai? Osorik ez baltzez?
-Ez, gitxiau. Eroaten euriezan panazko jakeak, panazko jakeak asko. Panazkoa.
-Baltzak?
-Baltzak edo marroia. Marroia be bai asko.

Egilea(k): Jaione Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia