Pedro Amorrortu Etxabe

Lemoa (Bizkaia) (1923)

Biografia

Lemoan jaio zen eliz ondoko baserrian eta elkarrizketa garaian ere bertan bizi zen. Gurasoak Lemoakoak zituen. Bost neba-arrebatatik laugarrena da. Umetan, errepublikako eskolan ikasi zuen eta ezpata-dantzaria ere izan zen. Gerra garaian, Frantziara ihes egin behar izan zuen familiak eta bertan egon ziren hiru urtez. Ondoren, Lemoara itzuli eta enpresa administrari lana egiteko ikasketak egin zituen. Amaitu eta Eibarreko GAC enpresan hasi zen lanean, harik eta erretiratu zen arte. Lemoako kontuez hitz egin genuen berarekin egon ginenean, gerra aurreko giroaz eta eskolaz, besteak beste.

Zintak

KodeaDataProiektua
LEM-002 2014 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia