Lekeitio (Bizkaia)

Antzar Eguna

Antzar Eguna <p>Lekeitioko Antzar Egunean ez dago adostasunik gomazko antzarra eta hildakoa erabili nahi dutenen artean. Anderrek eta Iratik gaiaren gaineko iritzia ematen dute, eta egoerak berak biziarazi dizkien bizipen zenbait kontatzen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-076-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lekeitioko Antzar Egunean ez dago adostasunik gomazko antzarra eta hildakoa erabili nahi dutenen artean. Anderrek eta Iratik gaiaren gaineko iritzia ematen dute, eta egoerak berak biziarazi dizkien bizipen zenbait kontatzen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ander: On gabiz kuadrillan... burruka hori aurten goleadiaaittik galdu dot, adibidez. Nik... bueno, nik esan neban nik uste dotela /usteotela/ antzar egunin ondo pasateko, ia zer bihar doun, ez? Gomazko antzarra ixan edo benetako antzarra ixan, ia aldatuko balitzateke zeozer gure jaixen ikuspegi hori, ez? ba jaixak bizitxeko modua. Ta jentik esaten dau "Ez, baiña nik ez dot nahi kanbixa". Ta nik esaten neban: joe, ba, ez dakit /eztait/ nik, igual txipa aldatu bihar dou eta ostra! torerun kontra bagaoz, hamen be igual... Baiña beti topaten dabe –nire kuadrillan behintzat beti topaten dabe– argumento bat [...]. Ta nik esan neban: "Bueno, ez badozue nahi hori ikusi....". Ein gendun bozkaketia ta ez dakit /eztait/ 14 kontra bi edo galdu neban ta ixilik. Baiña, bueno. Hor badaoz kuadrilla batzuk erabaki hori hartu dabenak eta nik esango neban horrek ausartak ixan dirazela eta, ganera, jente horreri alde batzutatik in jakezela... Jo, ni gogoratzen naz zozketia bera ein zan egunian, zenbakixak eta zenbagarren doian bakotxa esateko ta, komenta eitten zan "ba honek gomazko antzarra [...]" ta jente batek txistu ta dana ein eutsen jente horreri.
- Irati: Eske hori be ixaeriaz lotuta egongo da. Balorien aldaketia hamen oso…. bai.
- A.: Bai, hor tradiziñoien kontura doia. Ta nik, adibidez, nik etxian be nik eta arrebik, ba, normal, natural pentsaten gendun txo, ba, gomazku bada gomazku da. Osea, aldatu ein bihar da ohitturia. Osea, nik esaten neban kuadrillan be bai: "On dala 20-30 urte antzarrak bixirik euazan ta on hilda daoz. Ta hori aldaketia ondo ikusten dozue eittia?", "Bueno, baiña ohitturak aldatu ein biher [...] dira denporiaz", "Ba hau be aldatu biherko da /bikoda/ denporiaz! Atrebitzen bazarie, ipini bixirik". Nik esaten neban: "Tradiziñoien alde ta kulturin alde –bueno, kulturi ez da–, tradiziñoian alde daon horrek bazarie, antzarra bixirik ipiniko dou /ipinikou/. Ta listo. Tradiziñoia horixe zan benetakua. Eta andrak ez dira etorriko; hara jungo gara mutilak, antxiñako modura".

Egilea(k): Izaro Elduayen (Eibar BHI) , Amaia Etxabe (Eibar BHI) , Nahia Fernandez (Eibar BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia