1912ko galarrena
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Aurreko urtean, 1912ko abuztuaren 12an ekaitz handi batek euskal kostaldea astindu zuen. Lekeition bizi izandakoa kontatzen da pasarte honetan.
- Proiektua: Rudolf Trebitsch-en euskal grabazioak (1913)
- Elkarrizketatzailea(k): Rudolf Trebitsch
- Data: 1913(e)ko uztailaren 14a
- Iraupena: 0:02:00
- Erref: LEK-075/001
- Emalea: OAW
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Gertaera izugarriak eta ezbeharrak , Itsasoa » Arrantzontziko bizimodua eta lanak » Itsasoko arriskuak
Transkripzioa
Lekittotik urten eben txaloparik zartxuen baten urten eban Juan Daniel patroiak beste zortzigaz, danak marinel inddartsuak; eta ikusi ziran txarto ta galdu biar ebela egin zituen asmaualak: txalopien aurrian masta, berga eta erremu tabelakin ei eben zeozer, txalopara orduko, olatua makalduteko; baiña alper-alperrik; eta azkenian sekulako agurrak bata besteari egin, Neure Jesukristo Jauna ta beste errezu asko egindda, iruntzi zituan… itxaso… [erruki bakuak geijenak.]
Txalopa batekuak danak itto zirian eta bestekuak geldittu zirian ondiñok iru marinel: Juan Daniel ta beste bi; onek irurok, nik eztakit zelan, lotu zittuen masta bi edo berga bi alkarregaz eta egin eben kurtzijo bat eta an[txe jezarri zirian irurak.]
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!