Lekeitio (Bizkaia)

Gerran Gardatatik Lekeitio zelan ikusten zuten

Gerran Gardatatik Lekeitio zelan ikusten zuten <p>Mairuen beldur ziren gerra garaian. Gurutz gorrikoak zaurituak garraiatzen aritzen ziren Lekeitiora bidean eta erizainak zuriz jantzita ikusi eta mairuak zirela pentsatzen zuten. Bide guztia janariz eta aparteko tramankuluekin beteta utzi zuten. Kanpaiak entzuten zirenean, abioiak zetozela uste zuten eta horrexegatik ezkutatu behar zirela, baina oker zebiltzan, faxistak Lekeitiora sartzen zeudela esan gura zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-060-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Mairuen beldur ziren gerra garaian. Gurutz gorrikoak zaurituak garraiatzen aritzen ziren Lekeitiora bidean eta erizainak zuriz jantzita ikusi eta mairuak zirela pentsatzen zuten. Bide guztia janariz eta aparteko tramankuluekin beteta utzi zuten. Kanpaiak entzuten zirenean, abioiak zetozela uste zuten eta horrexegatik ezkutatu behar zirela, baina oker zebiltzan, faxistak Lekeitiora sartzen zeudela esan gura zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Katalin: Ta gero argidxek be amatata ta jaten gendun idarrak eta patatak, akordaten jat, tenedoraaz illunien, ta, ba, topaten gendun ahora bidie, e!
- (senidea): [...] zibilak, enfermerak, zibilak zurizko jantzitta.
- K: A, bai. Bai, bai. “Cruz Roja” ibiltzen zan ordun eriduk ekarritta hona Lekittora ta erun halakun, ta haretxek. Baiña zenbat ganadu ta zenbat gauza! Bide guztik itxi ebezen biberaz beteta. Zenbat indiar eon zan han tontorrian. Ta [...] hareri, ta etorri zirin esnin billa bertara, baserrire. Ta harexek indiarrak batu ta eruan ebezen harek etxera. Ta kandela ta honek, bujoiak, eta barrikak, ez dakitt zetako erun ebezen han ziher.
- (senidea): Iñori ostuta.
- Teresa: Ostu danak.
- K: Ostuta? Ez! ebakua...
- (senidea): Baiña horrek zirian ondarrutarrak-eta ebakuaten.
- K: Bai, [...] honeri faxistari ez ixtiaittik ezer be, karria danak. Ta ekarri ebezen barrika batzuk ta neu ta Antonio be jun eiñ giñin. Beitu [...] gaztetxuk, e? Ta bujo haundidxak eta han-ta. Ta, gero hauri, kanpaiak-eta. Ta kanpaiak joten ebezenian, abioiak datozela-ta, arin-aringa ezkutaten zirian. Ba, abioik datozelakun, baiña abioik barik, beste honek, faxistok hor, ba, Lekitton sartu zirila. Ta itxi [bujoiek] bertan ta gero eskapa. Baiña gero Manuel jun ta geure solora erun genduzen. Baiña harek ez zirin, guk erunda daozena ta erun ebezen bujoik, larrekuak, etxera.

Egilea(k): Sara Vidal Cabrera (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia