Lekeitio (Bizkaia)

Baserriko jeneroa ezkutatu beharra

Baserriko jeneroa ezkutatu beharra <p>Gerratean, Katalinek-eta etxean indaba ere ezkutatu egiten zuten. Bestela, topatzen zuten guztia konfiskatu egiten zieten; baserrian noiznahi erregistratzen zuten. Irratia ere ezkutuan entzuten zuten. Irratia eta bitxiak kortan ezkutatzen zuten, ira artean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-060-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerratean, Katalinek-eta etxean indaba ere ezkutatu egiten zuten. Bestela, topatzen zuten guztia konfiskatu egiten zieten; baserrian noiznahi erregistratzen zuten. Irratia ere ezkutuan entzuten zuten. Irratia eta bitxiak kortan ezkutatzen zuten, ira artean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Teresa: Ezkuta eitten ebezen honek.
- Katalin: A, bai.
- T: Bestelan danak kentzen eutsezen ta.
- K: Errekisaten ebena, topaten baeben, ba, kendu eitten... Garidxek be honenbeste entrega ein bihar ixaten genduzen. Ta baserridxen noixnahi eitten eben hori, e? Errekista, e? Ta harek gurera ekarritta hori, zein da? Radidxue, nungu zan bera? A bai, hangu pentsaten dot, “Guxinenekue”. Ta kortan ezkutata radidxu be, baiña gu... kortan, bueno, beren bedar siku, baiña entzun eitten gendun ixil-ixilik ipinitta radidxue, ordun denporan. Ta gero lobie, hangu, Mari Carmen, hori famosiori.
- T: Bai, bai.
- K: Ta “amumenien gixon bat dauke: “bubububu” eitten dau”. Mari Karmen. Ta koillarak zidarrezkuk be bai, hantxe kortan ipiñi ta iri bota, iri, baakixu, behidxari botaten jaken azpidxan sikue ganera ta hantxe ezkutata.
- T: Euskeraz berba eitten ebenari...
- K: Geurik ez, e? Lekittokuk. Ta gero errekistaten datozela, hori zan polittena, ta etxi guztik, baserridxek-eta,.Ta nire aiztiak hartu, bueno, ordun burun otzara zabala ixaten zan leheno, plazara [...]-eta karriatekuak ta hantxe ta kara-kara. Ixen bazan euri zaparradie, adios.
- T: Bai, bai, bai.
- K: Ta horixe. Ta gu ez giñan... Gu geldittu giñien ahizta, hiru aizta, ama, aitta hilda eukoun ta nebie, gaztie. Ta gero, ba, jesus, ordun, ebakuaziñoien, han gora, Gernikarutz jun zan danak, gau guztie pasa ta pasa ta pasa.

Egilea(k): Sara Vidal Cabrera (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia