Arrantza herrien gainbehera
Gaur egungo Lekeitiok ez dirudi Lekeitio. Baina Lekeition bezala beste arrantza herriak ere berdin daude.
- Proiektua: Lekeitioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Jokin Leniz - Aitor Zugadi
- Data: 2011(e)ko apirilaren 28a
- Iraupena: 0:00:40
- Erref: LEK-051/032
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Iritziak » Antzinako bizimoduari buruzkoak
Transkripzioa
- On baiña baporik eta, horretxek baporok pentsaten dozu denporia eingo dabela? Kalamuan danak dizelako etxekuak, patroik, motorista, deitzeku, danak dizelako, baiña, bestelan, pentsa be ez. Horrek ez dabe eingo denporarik. Neutzat, e? Ez dakitt.
- Ta ez dotsu emoten penarik?
- Klaro emoten nabena! Ez dotsut esaten, ba, ez dotela pentsaten Lekitto danik be, ba? Klaro emoten nabena penia, baiña... Ta edonun, e! Zer? Laredo ta Castro, ta San Juan de la Arena, ta horretatik eta danetatik, San Estebanen eta horretan ta danak eguazan baporak, baiña on nun daoz? Gipuzku partetik daoz daozenak eta, bestelan, ez dao. Geruo gitxio, kontixu.
Egilea(k): Daniela Ocampo Campo (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!