Itsasoko lanbideak galzorian
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-051-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Elkarrizketa garaian bi arrantza-bapore baino ez zeuden herrian; eta, ondorioz, hainbat lanbide galtzen. Lehen sare-konpontzaileek-eta nahi zuten baporera joateko ahalmena zuten, aukeratzeko adina. Hala ere, ez du nahi bere etxekoentzako lehen zuten bizimodua eta lanbidea.
- Proiektua: Lekeitioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Jokin Leniz - Aitor Zugadi
- Data: 2011(e)ko apirilaren 28a
- Iraupena: 0:01:23
- Erref: LEK-051/030
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Iritziak » Antzinako bizimoduari buruzkoak
Transkripzioa
- Ez dao baporik baiña, bi baiño. Bapor bi daoz ta, zer, zer egongo da ba? Lehin asko euazan. Lehin igual, eneee, akordaten jat niri egoten giñiala, hauxe kofradidxa, badakixu nun daon, egoten giñiana. Ta etorten zirian patroik-eta sareiñetan-eta ta, baiña igual hain asko ze bata hara jun, horra jun ta itsasora jun bihar eta kontuk eoten zirian. Baiña on ya bapor biaz, bapor biaz, hori negoziuori be ya jun zan. Nik pentsatzen dot Gipuzkun-ta gehitxuo baporak be badaozen lez ta, baiña hamen ez.
- Zuk pentsatzen dozu generaziño gaztik baten batek hartuko dabela errelebua?
- Ezta pentsa be! Eta neure seme bat pe ez ez dot nahi /eztonai/ juterik. Pentsata, beste barik, hamalau urteaz itsasora jun zirila, ta on hamalau urteko umiari “jogurra jangozu? Ez dakitx zer jangozu?” gabiltzaz. Ta hamalau urteaz jun zirila itsasora, hamabost egun-ta atunetan eitten ebezen modura. Koittaduk, hamabost urteaz ta hamalau urteaz ta. Ordun holantxeik zalako. Baiña nik neuk... Niri jun jaten itsasora bat, zaharrena. Bigarrena, urten ebanian eskolatik, Zesarianeko kabanara, Ramon trabajadoreaz, haratxe jun zan biharrian. Hirugarrena eta laugarrena, zestalaridxak, harek Ameriketara jun zirian. Ta bosgarrena Santutxun dao neskiaz.
Egilea(k): Daniela Ocampo Campo (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!