Lekeitio (Bizkaia)

Bikarioaren etxeko eskola

Bikarioaren etxeko eskola <p>Gerra Zibilean herria ebakuatu zutenean, aitak alde egin zuen eta etxeko umeak amumagaz geratu ziren. Eliza atzeko bikarioaren etxeko eskolara joaten zen domekero.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-043-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra Zibilean herria ebakuatu zutenean, aitak alde egin zuen eta etxeko umeak amumagaz geratu ziren. Eliza atzeko bikarioaren etxeko eskolara joaten zen domekero.

Transkripzioa

- Gero ixan zan ba, desalojua etor zanian, desalojua etor zanian aitta eta jun zirian horra desalojaten jun ta nik e aittari "neuk be jun, neuk be zeuaz nahi dotela juan" ta "ez, ze laster etorriko gara gu, zu geldirik amumaz, zu geldirik". Geldittu giñian amumaz ta gero hor… elixi, elixi bakixu nun dagon /don/ ezta? Hantxe atzeko partin eguan bikarixuen hori etxia. Ta domeketan emoten eben hantxe eskoli, domeketan. Nik itxiko neban eskoli ba? Domekan domekan juten nintzan eskola. Ta hantxe ikasi neban pixkat, asko ez baiña, eskribiduten ta leiduten be zeozer, handixak, letra handixak, baiña erdera bapez, erdera bapez, ez neban urten injenieria ta. Nere aiztak bai, nere aiztak jakin eben erderaz, kolejixun eon zirin ta, baiña nik ezer bez, hamen neguan ni neure kontura, bakarrik.

Egilea(k): Olatz Urrutia (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia