Lekeitio (Bizkaia)

Artoa eho, pisatu eta asketan gorde

Artoa eho, pisatu eta asketan gorde <p>Errotarriak bi izaten dira: azpikoa geldi egoten da eta goikoa mugitzen da. Artoa botatzen zenetik zelan pasatzen zen errotarrietatik. Balantzako pisua erabiltzen zuten. Bezeroak eroandakotik parte bat beraientzat izaten zen, ordainsari gisa. Irina asketan gordetzen zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-041-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Errotarriak bi izaten dira: azpikoa geldi egoten da eta goikoa mugitzen da. Artoa botatzen zenetik zelan pasatzen zen errotarrietatik. Balantzako pisua erabiltzen zuten. Bezeroak eroandakotik parte bat beraientzat izaten zen, ordainsari gisa. Irina asketan gordetzen zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Harridxa, harridxa geldi eoten zan, bat geldi eoten zan behekua; goikua ixaten zan ibiltzen zana. Goikuak. Eta eukitten ebazan, halako kanalak eukitten ebazan harridxak, lau bat edo. Ta ailleaten zanian “klank”, besti aillaaten zanin “klank”, eta artagaraua goittik behera. Han eoten zan enbudo bat, esatia modura, goittik behera sartunda.
- Bai, horixe ba, [...]
- Ehun bat killo-edo.
- Zelan deitzen eutsazuen horretxeri, artua sartzen zan lekua?
- Ixena bai, baiña ahaztuta daukat nik horrek.
- Enbudo…
- Enbudua. Artagaraua, artagaraua hantxe hutsitzen zan, danari eitten eutsan klank-klank”. Eta gero pixua eoten zan alderdi bidxetan, haulako pixu bat.
- Zelako pixua erabiltzen zenduan ha pixateko?
- Balantzan anegua. Eitten zan, ba, pixaten danian, honenbeste killo, ba, berrogeta hamar killo edo berrogei killo halakua. Gero kendu eitten zan bat, bost killoku-edo, harek, ha [kendu] eitten zan. Haren errestua norberentzako ixaten zan. Berrogeta hamar killori, ba, bost killo-edo, ez dakitt zenbat ixaten zan.
- Ta uruna nun gordeten zan gero?
- Bertan askan.
- Askan?
- Askan. Ta paliaaz bete zakua.
- Zenbateko askak ixaten zien?
- E?
- Zenbateko askak?
- Zenbat denporan?
- Zenbateko kapazidadie?
- Askia? [Asike] kabiduko [zien] ehun ta berrogeta hamar killo be bai, uruna. Askia, idxa, honenbestekua-edo. Honenbeste ez, baiña hamendik eta harako beste bai eta honenbeste zabaleria, eta haraxe juten zan uruna.

Egilea(k): Laura Alberdi Otegi (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia