Lekeitio (Bizkaia)

Beste arrantzaleekin hartu-emana

Beste arrantzaleekin hartu-emana <p>Gipuzkoako eta Bermeoko arrantzaleekin ondo konpontzen ziren. Ondarroako arrantzalea beti laguntzeko prest egoten da. Kantabriakoak azken urteetan hasi dira arrantzan, lehen nahiko txiroa zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-030-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gipuzkoako eta Bermeoko arrantzaleekin ondo konpontzen ziren. Ondarroako arrantzalea beti laguntzeko prest egoten da. Kantabriakoak azken urteetan hasi dira arrantzan, lehen nahiko txiroa zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta zelako hartu-emona eukitten zenduen giputxekaz ta kantabroakaz ta?
- Giputxakin-ta bai.
- Ona?
- Bai, giputxakin ta, bueno […] Lekitton ondo, danakin eon gara gu ondo.
- Bermiotarrakaz?
- Bermiotarrakin be bai, ondarrutarrakin pixkat e, baiña, ondo ondo. E! On beste bat, ondarrutarra itxasuan gixon handidxa da laguna laguntzeko ta horretako, eurak holakoxe holako… ta bermiotarrak be, entzun dozu ? Ta erdidxan euki douz horrek bidxok be, geu erdidxan, ta gu bidxakin ondo.
- Ta kantabroak?
- Ba kantabruakin. Kantabruak ontxe arte ez diz ixan. Kantabruak on zemat esango dotsut ba? hogeta hamar urtetik edo ein dabe arrantzan. Santoña ta nik ezautu dotez, Santoña pobrezidxa, miseridxa ta Laredon ta. Beitu gaur Laredo zelan daukazun, orduan Laredon ta ez euan ezebez. Castron ta ezebe ez euan “ miseria y pobreza todo es una pieza” halakoxia zan pobre, pobre, pobria. On, gaur turismua Bilboko jente moru guzti jun dok hortik zihar, hantxe daoz danak: Castro, Laredo-ta. Laredon-ta, gaur […] eskerrik asko emoten “hospital de Laredo”, gure sasoian medikurik be ez euan hamen, gure denporan, gazte denporan. Santoña be herridxa pobre, pobre, pobria urik, urak be halaku gatza eukan harek. Gero, honek Carrero Blancok-eta hasi zirin, emon eutsen, ba ein ebezen gauzak-eta. Ta gero badakixu fabrikaziñoia ta bertara jun zan ta on pentsaten dau honek Revillak “joder salason de Santoña” esaten dau, “¿Salason de Santoña? ¿De donde estas hablando? Si salason no existe… seis años llevamos sin pescar e!" Ta on botian ipinitxa… horko, Marruekoseko arraiñantzako.

Egilea(k): Mikel Etxebarria (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia