Txapel gorria sutara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-014-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Frankistak "Sociedad recreativa"n egon ziren, eta erreketeak batzokian. Erreketeek txapel gorria eman zieten; eta amumak, ikusterakoan, hartu eta sutara bota zion txapel gorria. Bere amuma gogorra zela dio.
- Proiektua: Lekeitioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko ekainaren 09a
- Iraupena: 0:02:19
- Erref: LEK-014/032
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Jarrera politikoak » Liskarrak politikan , Politika » Jarrera politikoak » Erreketeak
Transkripzioa
- Gu giñian frankistak ta erreketiak hamen: frankistak eon zirian “Sociedad Recreativa”n ta erreketiak batzokidxan. Ta elegantiao ta formaten giñian harekin egurrezko fusillakin eleantio […] “eran los dirijentes” eta Kandido Fito ondarrutar bat be bai zan “los que manejaban la patrulla” ta emon eutsen txapel gorridxak.
- Reketiak
- Reketiak ta gu Santiñin jaten gendun orduan. Ez geunkaun guk Talan-eta ezin ama ta […] egon zirian danak, ta han noia txapel barridxaaz, elegante neu, amumak agarraten nau ta gure amuma gogorra zan! Ta agarraten nau ta: “Ez zara lotsatuten aitta kartzelan ta honeaz?”. Hartun ta sutara! Kauen, on zer ein bir dot nik? on zelan formako dot nik ba? Ta nik ikusi neban, guk eitten gendun lo hor…
- Alaba: Txokolate, bertan kantoian
- Bertan kantoian
- Alaba: Txokolateridxa euan aurrian nire aiztia bizi dan hor. Txaparronako aurrian Azpiri kalian.
- Ta txapel bat euan hainbeste urtetan ta eitten gendun lo hamen. Olatz dagon tokidxan.
- Alaba: Txokolateridxako aurrian.
- Ta nik ikusten neban hainbeste denporan egon zan hantxe txapela, [ustelduniko] txapel bat txapel gorri bat, baiña […] handik ikusten genduan-ta. Ein neban […] Hartun, horman gora idxon, txapela ipini eta presenta ein nintzan. Txapelak usaiña euki eban txapelak ba, hainbeste denporan han botata egonda. Baiña gure amuma joe! Bera gogorra zan, italianuari be “Señora” esaten dotsen italianuari: “¿Usted, nosotros damos plata y usted nos da papel?”, “No no tener más, no tener más”. Hori ba, ogerlekua zidarra harek, ta honek papela […] eoten zirinak gerrako dirua.
Egilea(k): Beatriz Marquez (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!