Gerrako ezkutalekuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-014-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerran, kanpaiak jotzerakoan, frontoian eta karabineroen etxean ezkutatzen ziren batzuk. Frontoian hondarrezko zakuak jartzen zituzten babesteko. Gipuzkoar asko egon ziren Lekeition, Mikel Laboa tartean.
- Proiektua: Lekeitioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko ekainaren 09a
- Iraupena: 0:01:51
- Erref: LEK-014/028
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
- Eta gero, frontoian be bai, eta beste batzuk egon zirin hamen karabiñerun etxik eon zirinak hamen, zubi zuridxen onduan .
- Ta ze eitten zenduan sirenia hartun ta, hori entzun ta anaidxen billa ibili edo arin-aringa eskapa?
- Danok genkidxen nora jun bihar gendun ta kanpaiak joten ebezenian, danok eukaun, bata hara, bestia hona besti ha. Ta han gu frontoitik juten giñian […] han danak “sacos de…” honek hondarren zakukin pilla bat. Baiña ez dakit orduan, iñoiz pentsau dot harek hutsik, han aguanta ta zelan ez giñin zapaldu danok. Harek hondarra, baiña ez euken kalkulorik iñok einda, bota ta bota tapateko, bota, bota, ta ba hainbeste, hainbeste killo han ganian. Ta iñoiz pentsau dot nik han: “Zelan salbau giñian gu handik?” Harek forjauk, harek forjauk–eta ez euan gaurko tekno teknikarik-eta. Forjaua behian, baiña zelako forjaua? Hondar zaku pillo bat ganian ia. Ta iñoz pentsau dot: “Zelan hau ein dabenak?” Ze juten bada apurtxu bat forjaua, forjauak apurtzen diraz errez ganera ta zapaldu danak. Ta giputxa be eon zan hamen!
- Giputxa? Nungo giputxa?
- Gero hau be egon zan… Eskapata bai, Hau “el cantautor” edo zelan da hau?
- Bai Mikel Laboa.
- Bai Mikel Laboa, hori Gardatan egon zan.
Egilea(k): Jon Lejardi (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!