Bainuen sorrera eta funtzionamendua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-014-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Lekeitioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko ekainaren 09a
- Iraupena: 0:02:08
- Erref: LEK-014/003
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Eraikuntzak eta azpiegiturak , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Garbitasun pertsonala
Transkripzioa
Hori aittittek ein eban hori. Hori dao bonba bat dao itsasotik ata eutsen bonba bateaz “Club de pesca” don tokidxan, han eon zan txabolatxu bat, ta bonba bat egon zan han, handik eta oin taillerra daon tokira arte ataten zan bonba batek ataten eban ura beste depositto handi batera. Baia lelengotan ibilli zan horreaz gasoliñiaz ta gero etor zan elektrizistia, eletrizidadeko motorra. Baiña handik behetik ataten zan ronpeolasetik sotano batera, han euen depositto bat, ta hara. Ta handik deposittotik beste depositto batera, altura batera, atzeko hori indder hartzeko, pasateko beste beste poste batera. Ta kaldera bat egon zan berotzeko, ura berotuteko kaldera bat, ta harexeaz presiñoiagaz berotu ha ura ta gero ha ura pasaten zan baiñuta. Egoten zin bost baiñu, bost bañera, bost bañera, ta gero ohiek, handik urtetan dabenien sartzeko ohian barruan hori. Ta gero askok eitten eben horreaz, iodo, iodo, hori “¿cómo se llama este?” honek, goroldidxa goroldidxa, harek eukitten eban iodua eukenak, hareaz eitten eben baiñutara bota ta kolorie hartzen eban harek iodunak, “yodo de…” baiñutara boaten zan iodua. Ta harek eitten ban tintie emon, ta hareaz hartzen zin baiñuak. Ipintzen dxakon ha kantidadie denpori eitteko, holako honek “reloj de cristal”, “reloj de arena”, harek ipintzen zirian, hamalau hamabost, ordu laurden ordu erdikua ta harek “reloj de arena” ikusten zan eta amaittu zanian da! altxa.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!