Lekeitio (Bizkaia)

Homosexualitatea

Homosexualitatea Homosexualitateari buruz. Baten bati "marikita" esan arren, ez zuten homosexualtzat hartzen, ezta pentsatu ere, itxuragatik baino. Egongo egongo zirela dio, baina jakin barik.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-012-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Homosexualitateari buruz. Baten bati "marikita" esan arren, ez zuten homosexualtzat hartzen, ezta pentsatu ere, itxuragatik baino. Egongo egongo zirela dio, baina jakin barik.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ez gendun notaten maritxu bazan bez ta Juanita bazan bez. Orduan, danak zirin gutzako prakak eukazenak danak mutillak. Egidxa da, nik neuk beñipein e! oin ez dakitz bestiek ze pentsaten eben e!
- Ez, baia, apur bet mutille izen arren, baia diñot esaten zenduela ba igual ez zala urreratzen neskañe edo...
- Hareri pailazotxua, osake marikittatxua "en el sentido de" hori marikittatasun hori ez e! sino ke "beittu berari, darabiltzezan plantak", osake, bai osake, baiña diferenti danik ez. On ensegidako igarten da diferentiari, baiña orduan ordun ez eutsagun igarten.
- Baia egon egongo zan ba.
- Armaridxun asko, bai. On armaridxuk giltz barik daoz ta on, on on noiznahi urteten dabe, baiña lehen? lehen kontixu ondo zarratute euazan ta ez zeben ez zeben urteten.
- Txarto ikusitte be bai, ezta?
- Badiñotsut, nik ezin neike esan txarto ikusinikorik iñor egon zanik gure denporan, ez gendun, neuke ez neban notaten beñipein, ta geutara be hori holan ez gendun eitten berba. Marikittia por ejenplo, ba pailazua edo marikitia "beittu berari", edo harrua -edo, osake ha beste gauzia pentsa bez. Ta zer zanik puta ta horrek ta ezta... "no existian".

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia