Lekeitio (Bizkaia)

Nobio kontuak

Nobio kontuak Etxera laguntzen zioten mutil asko izan zituen, eta bere senarra izango zenari egiten zion kasu gutxien. Nobioarekin egindakoak konfesatu egin behar izaten ziren; hala ere, hurrengotan berdina egiten zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-012-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Etxera laguntzen zioten mutil asko izan zituen, eta bere senarra izango zenari egiten zion kasu gutxien. Nobioarekin egindakoak konfesatu egin behar izaten ziren; hala ere, hurrengotan berdina egiten zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zortzi milla nobidxo, beti nobidxua baiña beti launa. Lekittarrak asko euki nebazan etxera lagunduten eustenak, baiña neuk hartun dot, hartun neban gizona hamalau urterako neure atzetik ibilli zana eta berari eitten neutsan kasurik gitxien, Jose Zumal, Jose Abaskal Zumal, ta gero ba beragaz ezkondu nintzan, baiña lelengo lelengo lelengo harek nik zortzi milla nobidxo, baiña berak nobidxa bat bakarrik, neu.
- Horretan be okerra.
- Bai okerra izan naiz, bai. Nire alabia barriz ez, nire alabia bat hartun eta beragaz geldittu zan.
- Eta nobidxotan eta zer? ezetakorik ez zenduen eitten, edo eitten zenduezan zuen kontuek, mosutxuek eta zirritxuek-eta?
- Bueno, lelengotan ez pentsa erreza izaten zanik e! ze konfesa ein bihar izaten /bidxaten/ zan-ta. Gero ba holan tokadatxuak " un poquito a la ligera" eta bai, beti egoten izan da zeozer, ezetz esaten dabenak be zeozer beti izan da. On, ongo moduko libertaderik ba ez zan egon, ordun be pasaten zirin gauzak pasaten genduzan modura, baiña "no, era diferente" diferentia izeten zan.
- Baiña holan etxerako bidien-eta sekule be ez ezebez ez zan, bueno zozertxu bai.
- [...] bizi zirin bizi giñian-ta, bai atetan mosutxuek emon, ze eingo zenduan ba? karo ba!
- Ta gero konfesetan?
- Konfesa? bai. Ta "hurrengun ez ein e!" esaten eben eta hurrengun bi gehidxo, hurrengun hiru gehidxao eta dxo aurrera, bai.
- Orduen ez ziñen hori, beste batzuk ez dotsien izten nobidxoari ezta ikuturik be ez eitten.
- Nik ezetz esaten da, baiña nik baietz pentsaten dot "poco más o menos" antziñakuak "al lado del culo lo tenemos", baietz, baiña "habra de todo", osake egongo zan danetarikuak, bai.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia